LEADER zonaren barneko udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak
2018-05-14
LEADER zonaren barneko udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak
Gaurtik hasi eta datorren ekainaren 29ra bitarte, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneetan kokaturiko enpresa guztiek honako hauetarako laguntzak lortzeko eskaera aurkez dezakete:
1. Enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko inbertsioak:
- Ustiapenetako dibertsifikazio-jarduerak, nekazaritzakoak ez diren jardueretara, horien euste ekonomikoa eta Leader zonan enplegua mantentzen edo gehitzen laguntzen badute.
- Leader zonan, mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak sortzeko, handiagotzeko eta modernizatzeko jarduerak.
2. Besteren konturako kontratazioa:
- Langileak besteren kontura kontratatzea, jarduera dibertsifikatzen duten ustiapenetan nahiz mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainetan, edota pertsona bat kontratatzen duten autonomoen
- «Enpleguaren sorrera» moduan ulertuko da saltokiko lanpostu-kopuruaren igoera garbia, aurreko urteko batez bestekoarekin alderatuta.
Zure enpresak laguntzak eskuratu ditzakeen edo ez argi ez baduzu, LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding-ek galdera laburreko inprimaki bat zure eskura jartzen dute, aurrean aipaturiko instrumentu ezberdinetakoren bat lortzeko aukera duzun ala ez ebaluatzeko.
Oso erraza da: bete ezazu, eta aholkulari-talde bat zurekin harremanetan jarriko da ahalik eta azkarren, laguntza horietakoren bat lortu ahal izateko eman beharreko urratsei buruzko informazioa emateko.
Sakatu hemen.
Hemen duzu udal-zerrenda:
Zein da zure erreakzioa?