Lehiakorra ez bazara, zureak egin du

Lehiakorra ez bazara, zureak egin du

2 min.

Lehiakorra ez bazara, zureak egin du

Lehiakortasuna ondo neurtzea giltzarria da enpresa bat merkatuan egon dadin eta hazten ere jarraitu dezan. Mundu-mailan, adibide ona Google da, eta guregandik gertuago Inditex dugu. Hala ere, enpresa ertainari erreparatu nahi diogu. Zer egin ez amaitzeko?

Ikus ditzagun Ete2020 Lehiakortasunaren Behatokian aztertu dituzten enpresa bikainak, hots, azken hilabeteetan albiste izan direnak, negozioa garatzeko eta zabaltzeko inbertsio izugarriak eskuratu izanagatik.

1. TicketbisSarrerak saltzen aritzen den enpresa.

Kokapena: Bilbo

- Eratutako urtea: 2010

- Langile-kopurua: 400 pertsona

- Fakturazioa: > 20 M€

Nola gehitu dute lehiakortasuna:

  • Zerbitzu eraginkorra: Ticketbis enpresak erabiltzaileentzat eskaintzen duen plataforma merkatuan daudenena baino erakargarriagoa da.
  • Nazioartekotzea: nazioartean hedatzeko planari esker, 50 herrialdetan kokatu dira. Diru-sarrera gehienak kanpoko merkatutik lortzen dituzte.
  • Finantzaketa: hazteko, baliabideak eskuratu dituzte finantzaketa-erronda ezberdinen bitartez, eta horrek ez du eragotzi kontrol handiena sustatzaileek izatea.
  • Berrikuntza: negozio-ereduak berrikuntzak ekarri ditu ticketing eremuan, zehazki bezeroekiko harremanei dagokienean.

Duela gutxi, Stubhub-ek, Ebay-ren filialak, Ticketbis erosi du 147 milioiren truke.

2. Kiro RoboticsOsasunaren sektoreko startup-a da, norbanakoaren zain barneko tratamendurako makineria garatzen eta diseinatzen aritzen dena.

- Kokapena: Arrasate

- Eratutako urtea: 2011

- Langile-kopurua: 30 pertsona

- Fakturazioa: 1-2,5 M€

Nola gehitu dute lehiakortasuna:

- Baliabideak optimizatzea: jardueraren garapenari eusten laguntzeko helburuarekin, Kiro Robotics-ek stakeholders ugariko itunak egin ditu hasieratik honako hauekin:

  • Balio-kateko agenteak
  • Berrikuntzaren Eskualde Sistemako agenteak
  • Prototipoari dagokionez, ezagutzako azpiegituren agenteak

Ildo horretan, Kiro Robotics balio erantsi handiagoko jardueretan ere oinarritu da, eta gainerakoak azpikontratatu ditu (RIS3).

- Nazioartekotzea: estrategia kanpoko merkatura bideratu dute.

2014. urtean, Grifols S.A. enpresak Kiro Robotics-en kapitalaren %50a eskuratu zuen kapital sozialaren igoera harpidetuta, 21 milioiren truke.

3. Biobide – BBD BioPhenixBioteknologia sektorekoa da. Jarduera nagusi gisa, neurrirako baliabideak garatzen ditu botikak aurkitzeko prozesuan. Zebra-arrainaren ordezko eredua lantzen du, irudiaren analisiaren eta automatizazioaren baliabide berritzaileekin, klinika aurreko arloan (toxikologia, segurtasuna eta eraginkortasuna).

- Kokapena: Donostia (Gipuzkoa)

- Eratutako urtea: 2013

- Langile-kopurua: 13

- Fakturazioa: > 1 M€

Nola gehitu dute lehiakortasuna:

  • Proiektuarekiko konpromisoa: langileek, ikusita negozioa bideragarria zela, enpresaren kapitala erosi zuten, eta proiektua birdimentsionatu zuten iraunkor bihurtzeko.
  • Berrikuntza: bezeroak entseguen doikuntzan parte hartzen du.
  • Baliabideak optimizatzea: helburu hori aintzat hartuta, Biobide-BBD BioPhenix-ek ezagutzako azpiegiturak erabiltzen ditu (Bic Berrilan).
  • Nazioartekotzea: hasieratik proiektuak nazioarteko bokazioa izan du.
  • Merkatuaren premietara egokitzea: Biobide-BBD BioPhenix-ek arin jokatzeko eta neurrirako irtenbidea ezartzeko gaitasuna du.

Aurten, Grupo Bionaturis-ek enpresaren kapitalean parte hartzen du, eta enpresa talde horretakoa izatera iritsi da, hazteko bide garrantzitsua eskainiaz.

Jakin nahi duzu nola gehitu dezakezun zure enpresaren lehiakortasuna? Sar zaitez Compyte-n eta neurtu zure enpresaren lehiakortasuna. Behin prozesua burututa, behar duzun finantzaketa lortu ahal izango duzu zure botere lehiakorra ustiatzearren.


Zein da zure erreakzioa?