
Lehiakortasunaren faktore gakoak eta berrikuntza finantzatzeko aukerak
2017-01-16
Lehiakortasunaren faktore gakoak eta berrikuntza finantzatzeko aukerak
EZEZTATUTAKO EKITALDIA!
LABORAL kutxa-n garbi daukagu; berritu ezean ez duzu etorkizunik. Enpresa batek merkatuan jarraitzeko edo hazten joateko inbertitu eta bere lehiakortasuna hobetu behar du.
Hori dela eta, datorren urtarrilak 26an, SEA-rekin batera, finantza-arloko jardunaldi bat antolatu dugu eta, bertan, lehiakortasunaren gakoak eta berrikuntza finantzatzeko dauden aukerak azalduko dira.
Jardunaldi horren xedea Arabako enpresa guztiak inbertitzera animatzea da eta lurraldean enpresa-lehiakortasunean puntuak irabaztea. Horretarako, finantzaketan, lehiakortasunean, nazioartekotzean eta berrikuntzan adituek Arabako enpresa txiki eta ertainek aurre egin behar izaten dieten erronka handiei ahotsa eta irtenbidea jarriko diete.
Begira zer-nolako programa prestatu dugun:
09:00 - Jardunaldiari hasiera.
- Aitor Otaola - SEA Arabako Enpresarien zuzendariondokoa
- Jesús María Ancín –LABORAL Kutxako Arabako enpresa-bulegoko zuzendaria.
09:15 - Lehiakortasunaren 5 faktore gakoak.
- David Sánchez, MIK ikerketa-zentroko zuzendariak lehiakortasunaz, gaur egungo enpresa-kudeaketan gakoa den hitza, eta horren bost faktoreez hitz egingo digu.
09:45 – Lehiakortasuna hobetzeko finantzaketa-irtenbideak.
- Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxa-ko Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak, gure enpresak hazteko dituen finantzaketa-aukerak azalduko dizkigu.
10:15 – Berrikuntza eta nazioartekotzea lehiakortasunaren palankatzat
- Amaiera Aner Garmendia, EGA Master, S.A. sozietateko zuzendari nagusiak, emango dio lehiakortasunaren palankatzat nazioartekotzeak eta berrikuntzak duten garrantziaz hitz eginez.
10:45 – Galderak eta iritziak kontrastatzea
Hemen, bertaratutako guztien iritziak partekatzeko, kontrastatzeko eta entzuteko aukera izango duzu eta, bide batez, dituzun zalantza guztiak adituekin argitzeko aukera.
Informazioa zabaldu eta jardunaldira joan nahi izanez gero, lekua erreserbatu behar duzu laboral.kutxa.empresas@laboralkutxa.com helbidera e-posta bidaliz. Bertan, honako datu hauek adierazi behar dituzu: zure izena, enpresaren izena, kargua, harremanetarako telefonoa eta helbide elektroniko bat. Datorren urtarrilak 26an zain izango gaituzu Gasteizen SEA-n (Juan Jose Azurmendi ekitaldi-aretoa, Posta Pasabidea 32, 5. solairua)
Lehiakortasuna sustatzea
Beste behin ere, gure apustua argia eta irmoa da: enpresa-proiektu bideragarri guztiek finantzaketa eduki dezatela nahi dugu eta enpresa guztiek hazteko aukera izan dezatela. Horregatik sortu dugu COMPYTE Plana, Enpresa Lehiakorraren Barometroa, enpresei euren lehiakortasunaren osasun-egoera neurtzen eta hobekuntza-ekintzak identifikatzen laguntzeko.
Zein da zure erreakzioa?