Lehiatu Berria 2020 programak 13,2 milioi bideratu ditu nekazaritzako elikagaien sektoreko inbertsioetara
2020-04-27
Lehiatu Berria 2020 programak 13,2 milioi bideratu ditu nekazaritzako elikagaien sektoreko inbertsioetara
Lehiatu Berria 2020 programaren deialdia
Eusko Jaurlaritzak Lehiatu Berria 2020 laguntza-programa atera berri du, 13,2 milioi eurokoa, honako produktu hauek merkaturatu eta eraldatzeko inbertsioak egitea aurreikusita duten enpresentzat:- Nekazaritzako elikagaien produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak, urte honetan zehar.
- Makinetan, ondasun higiezinetan, zerbitzu profesionaletan edo IKTetan.
2020ko ekitaldi honetarako deialdia apirilaren 17an ireki zen, eta indarrean jarraituko du COVID-19ak eragindako osasun-krisiagatik ezarritako alarma-egoeraren luzapenak amaitu eta hilabete igaro arte.
Zer inbertsiotara bideratzen dira laguntzak?
Enpresek jaso ditzaketen laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu inbertsio osoaren % 40, eta zenbateko hori honako atal hauetako batera bideratu beharko da:- Ondasun higiezin berriak (edo aurreko 10 urteetan laguntzarik jaso ez duten bigarren eskukoak) eraikitzera edo erostera, baita jarduera gauzatzeko behar diren makinak eta instalazioak ere.
- Zerbitzu profesionalak ematearen ondoriozko gastuetara. Zenbateko osoaren % 8 gehienez.
- Enpresak funtzionatzeko behar dituen makinak eta ekipamendua erostera.
- Ingurumen-inpaktua optimizatzeko eta murrizteko lanak egitera.
- Enpresaren jardunerako beharrezkoak diren tresna digitalak eta bulegotika-tresnak ezartzera.
Nola banatzen dira laguntzak?
Lehiatu Berria programaren zenbateko osoa 13.225.000 eurokoa da, eta modu honetan banatuko da:- Nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioetarako laguntzak 3.250.000 €-koak dira.
- Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioek 2.205.000 €-ko zuzkidura izango dute.
- Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko proiektuek 2.700.000 € jasoko dituzte Eusko Jaurlaritzatik eta EUPFtik.
- 5,1 milioi euro bideratuko dira honako hauek konbinatzetik datozen elikadura-produktuak lortzeko inbertsioak finantzatzeko: nekazaritzako produktuak, arrantzakoak, akuikulturakoak, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritza-produktuetatik ateratako hartzitutako edariak (ardoa izan ezik).
Zein da zure erreakzioa?