LK Enpresak-en web-mintegi berria: “Covid 19 maileguen berritzeak”

LK Enpresak-en web-mintegi berria: “Covid 19 maileguen berritzeak”

1 min.

LK Enpresak-en web-mintegi berria: “Covid 19 maileguen berritzeak”

Covid 19aren pandemiak eragindako egoera honen ondorioz, 2020an zehar enpresa askok hainbat merkataritza-mailegu mota eskatzea planteatu dute beren likidezia hobetzeko asmoz. Horregatik, LABORAL Kutxa Enpresak-etik, gure laguntza eskaintzen jarraitu nahi dugu une aldakor honetan. Otsailaren 26an, Óscar Muguerza, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendaria, izango da gurekin onlineko jardunaldi batean. Jardunaldi horretan, Covid 19 maileguen berritzeei buruz hitz egingo dugu, KOIren eta EBBen bermearekin formalizatu direnak.

Helburua

Saioak ordubeteko iraupena izango du (galderak egiteko tartea barne), eta gabealdi gehigarriak aplikatzeko edo mailegu horien itzultze-epea luzatzeko aukerak ezagutaraztea du helburu.

Aztertuko diren gaiak

  • Berritzeko aukerak.
  • Enpresaren edo kostuaren ezaugarriei buruzko eskakizunak.
  • Norentzat da interesgarria?
  • Berritzea eskatzeko jarraitu beharreko prozedura.

Izen-ematea Parte hartzeko, bete eta bidali izena emateko inprimakia.


Zein da zure erreakzioa?