LK Enpresak-en web-mintegi berria: Covid Osteko Ekonomia
2021-07-02
LK Enpresak-en web-mintegi berria: Covid Osteko Ekonomia
COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, enpresa eta negozio askok etengabeko ziurgabetasuna dute etorkizunari begira. LABORAL Kutxan badakigu zein garrantzitsua den negozio horientzat etorkizun-senarekin lan egitea eta ahalik eta aurreikuspenik onenak egitea. Hori dela eta, uztailaren 9an, LABORAL Kutxako ikerketa-arduradun Joseba Madariaga izango dugu gurekin, onlineko ekitaldi batean, ekonomiaren joerari, merkatuari eta horren inguruko aurreikuspenei buruz hitz egiteko, ekonomiaren azterketa zorrotzaren bidez.
Norentzat da?
Enpresa-mota guztientzat (handientzat zein txikientzat) eta autonomoentzat da web-mintegi hau, ziurgabetasunetik irten eta etorkizunera urratsak eman nahi dituztenentzat, baita ekonomiaren zein merkatuaren aurreikuspenei buruzko informazioa eskuratu nahi dutenentzat ere, informazio hori guztiz baliagarria izan baitaiteke beren negozioetarako.
Zein da helburua?
Saioak ordubete iraungo du (galderak egiteko denbora barne). Helburua: LABORAL Kutxako Ikerketa Departamentuak egindako ekonomiaren azterketaren ondorioak ezagutaraztea.
Izen-ematea
Web-mintegi horretan parte hartzeko, bete eta bidali inskripzio-inprimaki hau.
Zein da zure erreakzioa?