LK Enpresak-en web-mintegi berria: Next Generation EU funtsak

LK Enpresak-en web-mintegi berria: Next Generation EU funtsak

1 min.

LK Enpresak-en web-mintegi berria: Next Generation EU funtsak

COVID-19aren krisiak azken hilabeteotan izan duen inpaktua dela eta, Next Generation EU Berreskuratze Funtsak deritzenak onartu zituen Europako Kontseiluak 2020ko uztailean. Europar Batasuneko kide diren estatuetan pandemia eragiten ari den ondorio ekonomiko eta sozialei aurrea egitea da funtsen egitekoa.

Hiru aditu online arituko zaizkigu gai horretaz datorren ekainaren 22an, enpresak suspertzeko funts berriek duten garrantziaz eta horien xehetasunak azaltzen.

Norentzat da?

Funts-mota horretaz eta haiek eskuratzeko moduaz gehiago jakin nahi duten era guztietako enpresei (handiak zein ETEak) eta autonomoei dago zuzendua web-mintegia.

Zein dira hizlariak?

  • César Cantalapiedra, AFI Consultores de las Administraciones Públicas SAko bazkidea.
  • Dionisio Txaparro, LKS Next LEGAeko arduradun komertziala.
  • Óscar Muguerza, LABORAL Kutxako Enpresa Negozioen Garapeneko arduraduna.

Zein da helburua?

Ordubete iraungo du saioak (galderetako denbora barne dela), eta hau du helburu: Europako Berreskuratze Funtsei buruzko zalantzak argitzea. Gai hauek jorratuko dira:

  • Nola banatuko diren funtsak.
  • Zer sektore izan daitezkeen haien onuradun.
  • Zer proiektu-motak eska ditzaketen.
  • Nolakoa izango den proiektuak aurkezteko prozesua.

Izena emateko

Web-mintegi horretan parte hartzeko, bete eta bidali inskripzio-inprimaki hau.


Zein da zure erreakzioa?