LK Enpresak-en web-mintegi berria: «Ziberarriskuak»
2021-05-03
LK Enpresak-en web-mintegi berria: «Ziberarriskuak»
Azken garai honetan erakunde handien aurka eginiko ziberasoak; ETE-ek eta autonomoek hackerrei aurre egiteko eskuratu behar dituzten babes-sistemak: edo telelana eta langileek enpresaren datu eta informazio delikatuak eskuratzea segurtasun txikiko sareetatik.
Adibide horien eta antzeko beste batzuen ondorioz, zibersegurtasuna gaurkotasun handiko gai bihurtu da eta interes handia sorrarazten du. Hori dela eta, gai horretako hiru aditu izango ditugu gurekin maiatzaren 7an egingo dugun onlineko ekitaldi batean. Ideia hau azpimarratuko dugu bertan: negozioek prestatuta egon behar dute ager litezkeen arrisku digitalei aurre egiteko.
Nori zuzenduta dago?
Web-mintegia era guztietako enpresei (handi zein txikiei) eta autonomoei zuzenduta dago, jasan litzaketen zibererasoak geldiarazteko zer tresna behar dituzten jakin dezaten.
Nor dira hizlariak?
- Gaizka Aralucea, Seguros Lagun Aroko CISOa (LABORAL Kutxa Taldea).
- Asier Martínez, CERT - Zibersegurtasunaren Euskal Zentroko arduraduna.
- Ainara González, Asterra Taldeko zibersegurtasun-arduraduna.
Zein da helburua?
Saioak ordubete iraungo du (galderak egiteko denbora barne hartuta) eta helburu hau du: negozioei zibersegurtasunaren arloan sor dakizkiekeen kezka guztiak argitzea:
- Arriskurik eta iruzurrik ohikoenen inguruko informazioa eta orientazioa ematea.
- Enpresak ekonomiaren eta ospearen aldetik jasan litzakeen ondorioez ohartaraztea.
- Zibererasoen aurrean babesteko eta haiei aurre egiteko soluzioak ematea.
Izen-ematea
Web-mintegi honetan parte hartzeko, bete eta bidali izena emateko inprimaki hau.
Zein da zure erreakzioa?