LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien azaroko gomendioak
2025-11-10
LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien azaroko gomendioak
Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?
Azaroan, etxerako eta kalerako proposamenak ditugu zuontzat. Etxean geratu nahi baduzue, artaldeari segitzea baino, artaldeak berari segitzea maite duen ardi bat aurkeztuko dizuegu eta denboran bidaiatuz, Euskal Herriko historia ezagutzen duten bi haur. Kalerako gogoa baduzue, berriz, aukera zabala dugu. Getxon, haurrei bezain beste haien gurasoei gustatuko zaien kontzertu rockeroa duzue, eta Donostian, Espainiako Haur eta Gazte Narratiba Saria irabazi berri duen lanean oinarritutako dantza ikuskizuna. Iruñean, Baluartera hurbiltzen bazarete, piratekin itsaso zabalean nabigatu ahal izango duzue, eta hiritik apur bat urruntzeko salto bat ematen baduzue, parke oso dibertigarri bat ezagutuko duzue.
📽️ Telesaila
Slow motion teknikarekin animatutako telesail zoragarri honetan, Shaun izeneko arditxo batek bere artaldearen ardura nola hartzen duen kontatzen zaigu, ezertaz enteratzen ez den etxeko nagusiaren txakurraren borondatearen kontra, gehienetan, eta, tarteka, bere laguntzarekin.
🎞️ Pelikula
Izen bereko liburuan oinarritutako pelikula honek Lur eta Amets bikiekin gertatzen dena kontatzen digu, gurasoek amonarekin uzten dituztenean eta amonak, bere botere magikoekin, denboran zehar bidaiatzera eta Euskal Herriaren iragana ezagutzera eramaten dituenean.
🎵 Musika
Txiki Rock, euskal rockari errepasoa
Abenduaren 7an, Getxoko Arrigunaga aretoan, 2 urtetik gorako haurrek eta haien familiek aukera izango dute euskal rocka inoiz ez bezala bizitzeko, umorez, alaitasunez eta erritmo biziz, Vitamin ekoiztetxeak egindako ikuskizun honi esker.
🩰 Dantza
Azaroaren 22an, Donostiako Larratxo kultur gunean egongo da Klera, Kukai Dantza taldeak Jon Maya dantzariaren ideia batetik abiatuta egin duen lana, Maite Larburuaren musikarekin eta Espainiako Haur eta Literatura Sari Nazionala irabazi berri duen Leire Bilbaoren testuekin.
🎭 Antzerkia
Abenduaren 13an Producciones Maestras Teatro konpainiaren Itsasmaite ikuskizuna estreinatuko da Iruñean, aurtengo Baluarte Txiki zikloaren baitan, eta 4 urtetik gora haurrek aukera izango dute Pepa “The Bottle” piratarekin 5 kontinenteetan zehar bidaiatzeko.
🎉 Urtebetetzea
Iruñeako aldirietan, hirigunetik kilometro gutxira, 50 ohe elastiko, bola-igerilekuak eta akrobaziak egiteko beste hainbat aukera eskaintzen ditu parke honek, dibertitzeko eta nahi duenak, baita urtebetetzeak ospatzeko ere, jauzika, saltoka eta lagunekin, jakina!
Zein da zure erreakzioa?