LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira martxoko gomendioak

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira martxoko gomendioak

4 min

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira martxoko gomendioak

Lagunok, harpidedunok, irakurleok: 

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak. 

Udaberria iragarriz heldu da aurten Loraldia eta martxoaren 26rarte aukera asko egongo dira Bilbon euskarazko produkzio kulturalaz gozatzeko. Korrika ere iritsi da eta lasterka ezezik idatziz ere parte hartu daiteke, Paperezko bizitzak ipuin lehiaketari esker. Primeran plataforman euskaraz ikus daiteke 20.000 especies de abejas pelikula saritua eta EiTB Podcasten Larrua hotz eleberri bikainaren audio liburua entzun dezakezue. Azkenik, Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko gomendioak. Arestiaren poesiarekin, Rafa Ruedak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egindako kantuaren aurrerapena eta Daniel Day Lewis aktorearen aitak Matxitxakoko batailari buruz idatzi zuen poema epikoa.

Ikusentzunezkoak

20.000 especies de abejas (euskarazko bertsioa)

Trans haurtzaroei buruzko pelikula honekin Zilarrezko Hartza lortu zuen Berlinen Sofia Otero protagonistak, eta Goya sarietan, 15 izendapenetik 3 eskuratu zituzten otsailean Ane Gabarain aktoreak eta Estibaliz Urresola gidoilari eta zuzendariak.

Audio liburua

Larrua hotz

2002an, Albert Sanchez Piñol idazle eta antropologo katalanari nazioarteko arrakasta eman zion eleberri sailkaezin eta ahaztezinaren euskarazko itzulpenaren audio liburua, Iñaki Beraetxeren ahots zirraragarrian. 

Lehiaketa

Paperezko bizitzak

Lasterka ezezik, nahi duenak idatziz ere parte har dezake aurtengo Korrikan, AEK-k antolatu duen Paperezko bizitzak ipuin lehiaketaren bidez, administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonentzat euskara ikasteko eskubidea aldarrikatuz.

Jaialdia

Loraldia

Martxoaren 23ra arte iraungo du Bilbon Loraldiaren 10. edizioak. Hiru astez, LABORAL Kutxak bere sorreratik babestu duen jaialdi honek era guztietako teatro lanak, ikuskizunak, kontzertuak, pelikulak, erakusketak eta hitzaldiak eskeiniko ditu.

Musika

Egia bat esateagatik

Martxoaren 21a Poesiaren Nazioarteko Eguna da, aukera ederra Rafa Ruedak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak prestatu dutena aurreratzeko. Zuzenean ikusteko aukera urrian egongo da, Fair Saturdayk LABORAL Kutxaren babesarekin antolatutako Ura bere bidean jaialdian.

Altxor ezezagun bat

Nabarra

1937ko martxoan, arrain ontzi txiki batek ausardia miresgarriz egin zion aurre Canarias destroierrari eta, urte bete geroago, errenditu gabe hiltzea erabaki zuten eskifakideen omenez, Luigi Anselmik euskararatutako poema epiko hau idatzi zuen Cecil Day Lewis irlandar poetak, Daniel Day Lewis aktorearen aitak.


Zein da zure erreakzioa?