Lurrikara Nepalen, LABORAL Kutxak UNICEF laguntzen du

Lurrikara Nepalen, LABORAL Kutxak UNICEF laguntzen du

1 min.

Lurrikara Nepalen, LABORAL Kutxak UNICEF laguntzen du

Lagun gaitzazu UNICEFek egin duen larrialdi deiari erantzuten.

2,8 milioi haur laguntza beharrean daude. Hori da UNICEF erakundeak eman duen datu lazgarria. Nazio Batuen Haurrentzako Funtsak neurtu egin du apirilaren 25ean Nepal astindu zuen lurrikararen kaltea eta hondamendiaren neurria ikusita nazioarteko kanpaina abiatu du, laguntza jaso eta behar dutenei emateko. LABORAL Kutxak larrialdi dei honi erantzun nahi izan dio, duela bi urte Haiyan tifoiak Filipinak kaltetu zuenean egin zuen bezala. Orduan, 75.000 euro jaso genituen gure bezeroen eskuzabaltasunari esker. Orain, berriro gatoz, laguntza eske, denon baliabideekin ahal bezain beste diru jaso dezagun.

UNICEFek egin duen larrialdi deiari erantzuten

Dirua eman nahi baduzu hauxe da UNICEFen esku jarri dugun diru-korrontea.

ES35 3035 0060 43 0600122915

Gure Telebanka zerbitzua, gure Online Banka eta gure bulegoak zure esku dituzu eta UNICEFen esanetara.

Larrialdi deiak jo du. Emaiguzu dei horri erantzuteko laguntza.


Zein da zure erreakzioa?