Marketplace: eteentzat Interneten saltzeko modurik onena

Marketplace: eteentzat Interneten saltzeko modurik onena

2 min.

Marketplace: eteentzat Interneten saltzeko modurik onena

Marketplace-ak Internet bidez saltzeko plataformak dira, erosleak eta saltzaileak harremanetan jartzen dituztenak (Amazon, eBay, AliExpress,…). Badira marketplace bertikalak, edozein produktu-mota saltzen dituztenak, eta horizontalak, eskaintza sektore zehatz batean oinarritzen dutenak; esate baterako, autoen ordezko piezak edo arropa eta osagarriak, besteak beste. Horrez gain, badira marketplace erabat bitartekariak, saltzen duenaren eta erosten duenaren artekoak,  eta beren produktuak eskaintzen dituztenak ere.

Kontuan izanik Euskadi lehen postuan aurkitzen dela online erosketari dagokionean, eta euskaldunek batez beste 1.300 euro gastatzen dituztela, zertan zaude marketplace  batean saltzeko?

Eteentzat marketplace bidez saltzeak dituen abantailak

  • Bezero asko erakartzen dituzte
Plataforma horiek ikusgarritasuna ematen die produktuei. Egun dauden erremintekin online denda bat sortzea erraz samarra da, baina eragozpen garrantzitsuena bezeroak erakartzea da. Marketplace-ak presentzia handia dute Interneten; arrakasta gehien dutenek merkatuaren %50 eta %80 artean biltzen dutenez, trafiko handia lortzen dute. Hori dela-eta, oso zorrotzak dira haien plataformetan saltzeko produktuak hautatzerakoan eta produktu horiek balio erantsia izatea ziurtatzen dute.
  • Konfiantza ematen dute
Marketplace-ak arau oso zorrotzak izan ohi dituzte salmentari nahiz saldu ondorengo zerbitzuei eta bezeroaren arretari dagokienean. Horren ondorioz, erabiltzaileek uste izaten dute produktua baldintza onean iritsiko dela, gustatzen ez bazaie arazorik gabe itzuli ahal izango dutela eta ordaintzeko modua segurua izango dela. Gainera, zenbait marketplace-k ez die hornitzaileei ordainketarik egiten harik eta produktua bezeroarengana ondo iritsi dela ziurtatu arte. Halaber, plataforma horiek prezio onak bermatu ohi dituzte, etengabe doitzen baitira dagoen lehiaren ondorioz.
  • Kostuak aurrezten dituzte
Produktuak plataforma horietan saldu ahal izateko, hilero kuota bat ordaindu behar da edo salmenta bakoitzeko komisioa. Bestalde, ez dago marketingean, SEOn edo ecommerce-ren mantenimenduan inbertitu beharrik, marketplace-ean sartuta dagoelako. Ondorioz, online bidezko salmenta-plataformak aukera ederra dira aurrekontua mugatua baldin bada.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Marketin estrategiak