Merkatu-hobi errentagarria aurkitzeko aplikazio onenak

Merkatu-hobi errentagarria aurkitzeko aplikazio onenak

2 min.

Merkatu-hobi errentagarria aurkitzeko aplikazio onenak

Light edo azukrerik gabeko edariak 80ko hamarkadan fabrikatzen hasi ziren, osasuna zaindu nahi zuten pertsonen premiak asetzeko asmoarekin. Modu horretan, merkatu hobi berria sortu zen, eta, geroztik, hazten joan da.

80ko hamarkadan, merkatu-segmentu berriak bilatzeko gaur egun ditugun bezalako erremintarik ez zegoen; beraz, enpresek inkestak egiten zizkieten kontsumitzaileei premia berriak zeintzuk ziren jakitearren.

Gaur egun, egoera antzekoa da. Badira merkatu-hobi berriak aurkitzea errazten diguten hainbat aplikazio; esate baterako, Google Trends edo Correlate. Merkatuan premiaren bat badagoen jakiteko, hainbat aplikazio konbinatu eta hobi berriaren aurrean zauden hobeto aztertu ahal izango duzu. Google-eko guztiak, une honetan horixe du Internetek.

Merkatu-hobi berriak aurkitzeko aplikazioak Google Trends

- Gai zehatz batek erabiltzaileen artean sortzen duen interesari buruzko datuak eskaintzen ditu.

- Erabiltzaileek, munduko edozein herrialdetan, Google-ean egiten dituzten bilaketetan oinarritzen da.

- Urte, hilabete, egun eta orduen arabera kontsulta daiteke.

- Ez badakizu zer gai sartu, Google Trends aplikazioak Interneteko bilaketetan hazkunde gehien izan dituzten gaiak eskainiko dizkizu.

Google Correlate

- Bilaketaren hitza horrekin zerikusia duten beste batzuekin erlazionatzen du. "Liburu elektronikoa" jartzen badugu, erabiltzaileek bilatzen dituzten marka zehatzak aterako zaizkigu; baita ere, zorroa, kargagailua, literatura, liburuak,… bezalako hitzak, eta horien bilaketari buruzko estatistikak.

- Aste eta hilabeteen arabera neurtu daiteke.

- Herrialde guztietan erabil daiteke.

Google AdWords

-Hitz gakoari erabiltzaileek bilaketetan erabiltzen dituzten beste hitzak gehitzen dizkio. Adibideak: bigarren eskuko “liburu elektronikoa”, erabilitako “liburu elektronikoa”, gaitasun handiko “liburu elektronikoa”.

Erreminta horiek erabiltzean, baliteke espero ez genituen merkatu-hobiak aurkitzea. Beharbada uste genuen liburu elektronikoak irakurtzen dituztenek liburuarentzako zorroak bezalako osagarriak bilatzen dituztela, baina, Google-en aplikazioak erabiltzean, egiaztatu dugu errentagarriagoa dela bigarren eskuko liburu elektronikoak saltzeko plataforma bat sortzea, ebook osagarrien online denda baino.

Merkatu-segmentu berriak aurkitzeko web orrialdeak

Halaber, badira oraindik miatzeko dauden merkatu-hobiak aurkitzen lagunduko diguten hainbat web gune.

Betalist

Web honek beta faseko startup-en zerrenda eskaintzen du; era horretan, zer-nolako premiak estaltzen ahalegintzen ari diren jakin ahal izango duzu eta zeintzuk diren merkatura irtetear dauden produktuak eta zerbitzuak.

Trendwatching

Web gune honetan merkatuko azken joerak ezagutuko dituzu. Kontinenteka azterketak egiten ditu, eta doako tresnak eskaintzen ditu zerorrek merkatua azter dezazun.

TechCrunch

Web gune honetan, enpresa handiak eta startup-ak beren negozioa hobetzeko zer egiten ari diren azaltzen da. Horiei buruzko edozein albiste unean-unean argitaratzen da.


Zein da zure erreakzioa?