Mila esker zuen une bereziengatik LABORAL Kutxaren partez

Mila esker zuen une bereziengatik LABORAL Kutxaren partez

2 min.

Mila esker zuen une bereziengatik LABORAL Kutxaren partez

Jakin bagenekien LABORAL Kutxa egutegia oso berezia dela, egunez egun zuen etxeetan sartzeko eta urte osoan zuen ondoan egoteko erabiltzen baitugu. Eta halaxe erakutsi duzue zuen parte-hartzearekin.

LABORAL Kutxaren ehundaka bezerok eta laguntzailek partekatu dituzue gurekin eguneko une bereziak, 2015eko egutegia egiten laguntzeko.

Mila esker zuen une bereziengatik LABORAL Kutxaren partez

Ikaragarri eskertzen dizuegu zuen eskuzabaltasuna. Zoritxarrez, ezin ditugu bidalitako une guztiak argitaratu, eta 12 hautatu ditugu soilik, nahiz eta askok merezi egutegian egotea. Hona hemen LABORAL Kutxaren 2015eko egutegia osatuko duten hamabi une bereziak:
  • «Lehen elurreta… Elurra zapaldu eta arrastoa uztea... Gurea den zerbait naturan geratzen dela pentsatzea». Montse.
  • «Urpean igeri egiteko ekipamenduarekin itsasoan murgiltzen naizenekoa da eguneko nire unerik onena. Isiltasunak dena hartzen duelarik, bizitzaz eta kolorez jantzitako mundu berria azaltzen zait begien aurrean». Edurne.
  • «Nire unerik onena, arratsaldetan, neka-neka eginda, etxera itzultzen naizenean, emazteari eta lau urteko semetxoari besarkada bana eman eta txikiarekin ohe gainean borrokatan jolasten hasten naizenekoa da. Jolas horrek, elkarrenganako maitasuna sendotzeaz gain, estresa uxatzen, umore onez bizitzen eta benetako zoriontasuna sentitzen laguntzen digu. Semeak botatzen dituen algarak ezin dira diruz ordaindu». Jokin.
  • «Eguneko nire unerik onena ilunkaran hondartzan zehar lasterka egitera ateratzen naizenekoa da. Guztiaz ahaztu, itsasoko airea aurpegian sentitu eta olatuen hotsean murgiltzen naiz». Joseba.
  • «Udako egun beroetako arrastietan ekaitza botatzen duenean eta irribarrea aterarazten digun umezaroko lurrin hori askatzen denean». Alexia.
  • «Nire eguneko unerik onena goizean jaiki, leihoa ireki eta mendira begira arnasa sakon hartzen dudanekoa da». Maria.
  • «Ni zoratzen nauena da, goizetan jaiki eta neskalagunak hozkailuko iman batean ohartxoa utzi didala ikustea. Askotarikoak izaten dira: “Jantzi arropa, hotz egiten du eta”, “Alkandora urdina lixatu dizut”, “Gogoratu gaur medikuarekin duzula txanda”... edo, besterik gabe, “Maite zaitut” edo “Faltan botako zaitut». Dani.
  • «Etxera iritsi eta takoiak eraztea!». Rebeca.
  • «Eguneko nire unerik onena: aste barruan, txakurrarekin goizaldeko 3etan paseatzera irten eta hiriaren bakardadeaz, lasaitasunaz, isiltasunaz… gozatzen dudanekoa». Unai.
  • «Lagunekin mahai baten inguruan biltzea eta alaitasuna eta barre algarak lagun ditugula sentitzea, une batez eguneroko penak (lanekoak, gaixotasunak eta gainerako oztopoak) alboratuz». María del Socorro.
  • «Lizarrako Los Llanosen, seme-alabekin Ega ibaiaren ertzera joatea, harriak botatzera eta “zopak egitera”». Juan Carlos.
  • «Etxerako bidean ogiari koskorra jatea». Milagros.


Zein da zure erreakzioa?