Millenials-en %20a soilik joango da banku-bulego batera

Millenials-en %20a soilik joango da banku-bulego batera

2 min.

Millenials-en %20a soilik joango da banku-bulego batera

Millennials” bezala ezagutzen dira 1.980. eta 2.000. urte artean jaiotakoak, eta lehen generazio digitalekoak dira. Teknologia berriak ezin hobeto maneiatzen dituzte, eta Smartphone-a erabiltzen dute era guztietako eragiketak egiteko (erosketak, ordainketak, zerbitzuen kontratazioa,…). Bankua generazio digital berri horri erantzunak ematen ari da. Izan ere, mugikorra jadanik erabil daiteke zerbitzuak eta produktuak ordaintzeko kreditu-txartelekin egin ohi dugun moduan; era berean, mugikorrean kontuen egoera kontsulta daiteke, transferentziak egin edota produktuak kontratatu.

Bankuaren erronkak “Millennials-ak” asebetetzeko

Brett King finantza-zerbitzu globalen sektoreko aholkulari estrategikoa da, eta duela urte asko hasi zen finantzak teknologiaren bidez nola aldatzen joango diren aztertzen. Modu horretan, bankuen sektoreari gomendio batzuk egiten dizkio generazio horrek izango dituen lehentasunen inguruan.

 Zer egin behar dute bankuek (eta gainerako zerbitzuek):

  • Produktuen eta zerbitzuen gaineko esperientzia hobeak eskaini
  • Kreditua ematerakoan erantzun-denbora murriztu
  • Gastua egitea komeni den ala ez aztertzeko aplikazioak garatu
  • Bankuek sare sozialetan gehiago parte hartu
  • Teknologia berriak hartzerakoan eta sortzerakoan proaktiboak izan
  • Barne-ezagutza eta dauden datuen fluxuak areagotu denbora erreal#BIGDATA interakziorako
  • Kontsumitzailea bera, haren errealitatea eta dinamika ulertu

Nolakoa izango da banku-kontu bat 2020. urtean

 Bankuen inguruko azterketan, King-ek 2012an gai hori ere proposatu zuen, eta ondorengo erantzun hau eman zuen:

  • Banku-kontua Smartphone bidez kontratatzeko aukera eman behar da
  • Banku kontuak oso segurua izan behar du
  • Telefonoarekin ordaintzeko aukera eskaini behar du, kreditu-txartela izango balitz bezala
  • Bezeroa bulegoan fisikoki egotea ez du inoiz eskatuko
  • Erabiltzaileari dirua aurrezten eta finantzak kudeatzen lagundu behar dio

Horrez gain, sektore horretan ondorengoak kontratatu behar direla adierazi zuen: teknologoak, informazioaren zientifikoak, diseinatzaile sortzaileak, portaeraren psikologoak eta programatzaileak.

2016an, teknologia-mailan bankuak nola dauden ikusteko erradiografia bat egingo bagenu, King-ek 2012an proposaturiko premisa gehienak bete egin dira aurreikusitako data baino lehen, eta bankuen arloan teknologiari esker azken bost urteetan gertatutako aldaketak kontuan hartuta, 2020. urtean sektore horren garapena esponentziala izango da ziur aski.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia