Moves Flotas programaren deialdia zabalik
2022-01-25
Moves Flotas programaren deialdia zabalik
Flotas programako dirulaguntza-eskaerak aurkez daitezke dagoeneko IDAEn. Laguntza hori elektronikoki tramitatu behar da, entitate horren plataformaren bidez. Lehen deialdi honen hornidura 50 milioi eurokoa izango da.
Zer enpresak jaso dezakete laguntza hori?
Honako hauek izan daitezke onuradun: edozein enpresa, haren tamaina (mikroETEak, ETEak edo enpresa handiak) eta jarduera-sektorea edozein direla ere, eta sektore publiko instituzionala.
Zein dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak?
Hiru jarduketa-motak jaso dezakete dirulaguntza:
- Ibilgailu arin elektrikoak (ziklomotorrak, motoak, kuadrizikloak, autoak edo furgonetak) eta erregai-pila erabiltzen dutenak erostea, betiere berriak badira, bai zuzeneko erosketaren bidez, bai leasing- edo renting-eragiketen bidez. Eskaera guztiek barne hartu beharko dute jarduketa hori. Dirulaguntzaren eskabidean, gutxienez 25 ibilgailu eta gehienez 500 erosiko direla jaso behar da.
- Kargatze-puntuak jartzea entitate eskatzailearen aparkalekuan. Kargatze-puntuen kopurua ezin da diruz lagundutako ibilgailuen kopurua baino handiagoa izan.
- Ibilgailu-flota elektrifikatzeko Flota kudeatzeko sistemak ezartzeko edo langileei prestakuntza emateko proiektuak gara daitezke. Eskatutako laguntzaren % 20 gehienez.
Eskaera egiteko, ibilgailu elektrikoak erosteko 1. motako jarduketan sartzea betekizun bat da; 2. eta 3. motetako jarduketak, berriz, aukerakoak dira. Diruz lagunduko diren jarduketak laguntza eskatu ondoren hasi beharko dira.
Eskaera bat baino gehiago aurkez ditzakete enpresek?
Onuradunek eskaera bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dituzte, baldin eta flota bat baino gehiago kudeatzen badituzte. Hala ere, onuradun bakoitzak 2,5 milioi euroko laguntza jasoko du gehienez. Laguntzak bateraezinak dira helburu bera duten beste dirulaguntza edo laguntzekin.
Zenbatekoak izango dira laguntzak?
Ibilgailuak erosteko laguntzen zenbatekoa zenbait faktoreren mende egongo da. Hona hemen faktoreok: ibilgailuaren tipologia eta motorizazioa, enpresaren tamaina eta ibilgailu zahar bat txatarrera eramatea. Taula honetan ikus daitezke laguntzak: 2. eta 3. motetako jarduketetarako, berriz, laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko bat izango da, eta ehuneko hori enpresaren tamainaren araberako izango da:
Nola emango dira laguntzak?
Dirulaguntzak lehiaketa-erregimenaren bidez emango dira. Eskabideak irizpide hauen arabera baloratuko dira: Laguntzaren onuradun izateko, gutxienez ere 50 puntu lortu behar dira:
Ba al dago eperik jarduketak egiteko?
Jarduketak egiteko epea 18 hilabetekoa izango da gehienez. Laguntzaren ebazpena jakinarazten denean hasiko da epea. IDAEk dirulaguntzaren aurrerakinak eman ahal izango dizkie onuradunei, betiere dagokion bermea aurkezten badute.
Zein da laguntzak eskatzeko epea?
Laguntzak eskatzeko epea martxoaren 21ean amaituko da. Europako Funtsekin lotutako laguntza-lerro guztien berri izan nahi baduzu, eman izena LABORAL Next-en.
Zein da zure erreakzioa?