Mugikorreko alerta bereziak autonomoentzat eta profesionalentzat

Mugikorreko alerta bereziak autonomoentzat eta profesionalentzat

2 min.

Mugikorreko alerta bereziak autonomoentzat eta profesionalentzat

Blog honetan hitz egin dugu lehenago ere gure mugikorreko alerta-zerbitzuari buruz. Oso erabilgarria delakoan gaude: monitorizatzea erabaki duzun kontuetan mugimendu garrantzitsu bat ematen den bakoitzean abisua jasoko duzu zure mugikorrean. Horrela, baimendu ez duzun mugimenduren bat izanez gero (zenbateko jakin bateko erosketa bat, adibidez) berehala jakingo duzu eta ezeztatu ahal izango duzu.

Oso erabilgarria izateaz gain, zure kontuen segurtasuna hobetzen duela uste dugu. Horregatik, sistema hori profesionalentzat eta autonomoentzat egokitu dugu, bezero horiek behar bereziak baitituzte, eta PRO alerta-sistema erabiltzeko aukera izango dute.

Zertan da PRO alerten zerbitzua?

Mugikorreko mezuen  zerbitzua da, zure kontuetan eta txarteletan mugimendu garrantzitsua gertatzen den bakoitzean abisu ematen dizuna. Lehen sei hilabeteetan doakoa da, eta hortik aurrera sei hilean behin 3 euro ordaindu behar dira, hau da, 6 euro urtean.

Nolako SMSa jasoko dut?

  • Saldorik ez dagoelako ordainagiriak edo txekeak zorduntzeko daudela jakinarazteko
  • PRO kontuko abonu eta zordunketak jakinarazteko, betiere  600 € eta 300 €-tik gorakoak badira hurrenez hurren
  • Kontuan saldo-falta duzula jakinarazteko
  • Visa txartelaren muga % 80tik gora gainditu dela jakinarazteko
  • Visa txartelaren hurrengo fakturazioaren berri emateko
  • Visa txartelaren muga gainditu dela jakinarazteko
  • Txartela berritu behar duzula esateko
  • Akzioak salerostearen inguruko abisuak emateko
  • Akzioen eragiketetan aginduaren epea mugaeguneratu dela jakinarazteko.
Eta gainera, honako mezu hauek jasoko dituzu:
  • Txartelarekin atzerrian edo Interneten 100 €-tik gorako erosketak egin izanaren gaineko abisua
  • Txartelarekin gainerako saltokietan 300 €-tik gorako erosketak egin izanaren gaineko abisua
  • Kutxazainetan 300 €-tik gorako kopuruak eta atzerrian 100 €-tik gorakoak atera izanaren gaineko abisua
  • Kutxazainetan 300 €-tik gorako transferentziak egin direla dioen abisua
  • Online Bankaren bidez 1.000 €-tik gorako transferentziak egin direla dioen abisua
  • Kasu horietan guztietan, txartelak edo Online Bankaren zerbitzua blokeatzeko aukera eskaintzen da.
Zure neurrira:

Sistema ahalik eta erosoena eta erabilgarriena izan dadin zuretzat, nahierara diseina dezakezu: alerta motak eta ordutegia aukera ditzakezu, baita  zer zenbatekotik gorako oharrak jaso nahi dituzun ere. Zerbitzua kontratatzea ere oso erraza da. Modu erosoan aktiba eta gestiona dezakezu Online Bankaren bidez, “Kontratatu orain” hautatuta. Apur bat lasaiago biziko zara.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Segurtasun informatikoa