Mundukide eta Euskadiko Kutxa Marrupako nekazaritzaren garapenarekin

Mundukide eta Euskadiko Kutxa Marrupako nekazaritzaren garapenarekin

1 min.

Mundukide eta Euskadiko Kutxa Marrupako nekazaritzaren garapenarekin

2000. urtetik Mozambikeko Marrupa eskualdearen garapena bultzatzen du Mundukide Fundazioak, mikroenpresa kooperatiboak sortzen lagunduz eta nekazaritzaren garapena eta azpiegiturak eraikitzea sustatuz. Nekazaritza sustatzeko ekimenaren barruan,  2002 urtetik mikrokreditu-programa dago martxan, nekazariei landutako lurrazalera handitzen eta laboreak dibertsifikatzeko erremintak eta haziak lortzen laguntzeko.

Euskadiko Kutxak bere Heziketa eta Sustapen Fondoaren zati bat jarri zuen mikrokredituen programaren 2008-2009ko kanpainarako. Gainera, 2008ko azaroan eta abenduan, bazkide eta bezeroen artean kanpaina bat jarri zen abian, nahi zuenak bere ekarpena egiteko.

Marrupako nekazariak
2008-2009ko kanpainan zehar, guztira  403 nekazarik jaso dute landa-mikrokredituren bat (193 gizonek eta 210 emakumek). Oso balantze positiboa da, izan ere, lehenengo kanpainan (2002-2003an) 75ek jaso baitzuten. Guztira, 2002tik 1.680 mikrokreditu eman ditu Mundukidek.

Laster, Euskadiko Kutxak beste sentsibilizazio kanpaina bat jarriko du abian, bazkideek eta bezeroek Mundukideren proiektuari ekarpen berriak egiteko.

Super 55 libreta eta puntu solidarioak

Gainera, Euskadiko Kutxako bezero bazara eta Super 55 libreta baduzu, Mundukideren proiektu horri lagundu diezaiokezu, edo beste GKE batzuen proiektuei.

Hil bakoitzean, zure Super 55 libretan duzun 1.000 euroko 6 puntu emango dizute. Puntuak metagarriak izango dira. Horretaz gain, Euskadiko Kutxak diseinaturiko kanpainetan eta sustapenetan ere lortu ahalko dituzu puntuak. Horiek oparien, bidaien edo GKE-en proiektu humanitarioetarako laguntzen truke aldatzeko aukera izango duzu.


Zein da zure erreakzioa?