
Nafarroako Elikagaien Bankuak fondoak biltzen jarraituko du
2012-12-19
Nafarroako Elikagaien Bankuak fondoak biltzen jarraituko du
Duela zenbait hilabetetik Euskadiko Kutxak Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioarekin lankidetzan dihardu elikagaiak erosteko fondoak biltze aldera. Nafarroako gure sukurtsaletako bezeroen eta langileen dohaintza eskuzabalei esker, dagoeneko 9.690 € bildu dira.
Kontu korronteak (3035 0198 69 1980022226) zabalik jarraitzen du, jendeak zenbateko hori handitzeko ekarpenak egiten jarrai dezan eta horrela Nafarroako Elikagaien Bankuak bere lanarekin jarraitzeko aukera izan dezan, hau da, gizarte-bazterketako arriskuan eta egoeran dauden pertsona-taldeen elikadura-baldintzak hobetzeko lanean jarrai dezan.
Emandako dirua elikagaiak erostera bideratuko da bakar-bakarrik. Jarraian, erosi daitekeenaren adibide batzuk ikusi ahal izango dituzue:
- Emandako 5 euroko: 4 arroz-pakete + 2 dilista-pakete
- Emandako 10 euroko: 6 arroz-pakete + 3 dilista-pakete + 3 pasta-pakete
- Emandako 15 euroko: 5 pasta-pakete + 5 azukre-pakete + 5 olio-botila
Zein da zure erreakzioa?