Nafarroako industria-arloko ETEetan inbertitzeko laguntzen deialdia ireki da
2019-09-24
Nafarroako industria-arloko ETEetan inbertitzeko laguntzen deialdia ireki da
Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdia ireki du aurten inbertsioak egitea aurreikusita duten industria-arloko Eteentzat; inbertsioak honako hauetarako izango dira: produkzioa eta komertzializazioa hazkunde ekonomikorako, produktuen eta merkatuen dibertsifikazioa, prozesu eta teknologia berriak eta kostuen murrizketa. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n amaitzen da. Zertarako emango da diru-laguntza
- Industria-establezimendu berri bat
- Lehendik dagoen establezimendu bat
- Lehendik dagoen establezimenduaren produkzioa
- Lehendik dauden produkzio-prozesuetan funtsezko aldaketak egiteko.
- Industriarako erabiltzeko lursailak erostea, diruz lagundu daitekeen inbertsio osoaren %10a baino gutxiagoko zenbatekoarekin.
- Ondasun higiezinak eraikitzea, erostea edo hobetzea.
- Makineria, ekipamendua eta aktibo ukiezinak erostea edo horien finantza-errentamendua.
- Mikroenpresak: 000 €.
- 10 eta 49 langile arteko enpresa txikiak: 000 €.
- 50 eta 249 langile arteko enpresa ertainak: 000 €.
- Enpresa ertaina: %10 itzuli beharrik gabe
- Enpresa txikia: %12 itzuli beharrik gabe
- Mikroenpresa: %14 itzuli beharrik gabe
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n amaitzen da.
Jakin nahi duzu zure enpresak diru-laguntza hau edo beste batzuk eskura ditzakeen?
Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Fundingek zure eskura jartzen duten inprimaki labur hau, eta, horrela, zure konpainiak aipatu diru-laguntza hauek edo beste batzuk eskura ditzakeen aztertu ahal izango dugu.
Guk deituko dizugu!
Zein da zure erreakzioa?