Nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi bat duzu? Hau interesatuko zaizu
2024-10-03
Nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi bat duzu? Hau interesatuko zaizu
Estatuak babesten eta diruz laguntzen nekazaritza- eta abeltzaintza-aseguruen sistema bat dauka, azken hamarkadetan ongi funtzionatzen duela frogatu duena. Hala, herrialde askok eredua aztertu dute nekazari eta abeltzainei estaldura emateko sistema bat sortzeko ideiak biltzeko.
Jarraian, nekazaritza-aseguruen funtzionamendua eta aseguruak titularrei eskaintzen dizkien onurak azalduko ditugu.
Zer da nekazaritza-asegurua?
Nekazaritza-aseguruak oso garrantzitsuak dira Espainian. Izan ere, lehen sektoreak garrantzia handia du gure ekonomian eta Barne-produktu Gordinaren % 10 baino gehiago dagokio sektoreari. Gainera, landa-eremuetako jarduera nagusia da.
Nekazarientzat ezinbesteko baliabidea da urte osoko lana suntsitzen duten hondamendien aurrean (adibidez, izurriteak eta fenomeno atmosferikoak) diru-sarrerak eta haien ogibidearen iraupena bermatzeko.
Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen programak barne hartzen dituen estaldurek ez dituzte nekazaritza-ustiategiak soilik aseguratzen. Baso- eta abeltzaintza-ustiategiak eta akuikulturaren sektoreko ekoizleak ere barne hartzen ditu.
Nekazaritza-asegurua finantza-tresna bat da eta aukera ematen die nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien jabeei gertaera metereologikoek (izozteak, harriteak, uholdeak, haizeteak, etab.) eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Hau da, kaltetuei aukera ematen die ezusteko larriak gertatu arren ustiategiaren negozioarekin jarraitzeko.
Eredu solidarioa
Eredu hau duela 46 urte sortu zen, 87/1978 Legea onartu ondoren. Urtebete beranduago, ENESA sortu zenean, indar handiagoa hartu zuen. Ordutik, sistema aseguru-lerro berriak sartuz joan da. Gaur egun, 45 lerro daude guztira, uzta edo abere motaren arabera sailkatuta.
Espainiako nekazaritza-aseguruaren ereduaren ezaugarri nagusienetako bat elkartasuna da. Sisteman erakunde publiko zein pribatuek hartzen dute parte.
Besteak beste, honako erakunde publiko hauek:
- Nekazaritza Aseguruen Estatuko Erakundeak (ENESA).
- Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak.
- Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak.
- Autonomia-erkidegoek. Azken horiek ENESAren Batzorde Orokorreko kide dira eta nekazaritza-aseguruen inguruko ikerketak eta jarraipenak egiten dituzte. Halaber, dirulaguntza osagarriak eskain ditzakete, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eskaintzen dituenez gain.
Eta honako erakunde pribatu hauek:
- Nekazari eta abeltzainek, haien erakunde eta kooperatiben bidez.
- Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Aseguru Erakundeen Espainiako Taldean, Agroseguro-n, elkartutako aseguru-konpainiek.
Elkarlanean arituta, Nekazaritza Aseguru Konbinatuak irtenbide bideragarri bihurtu ziren finantza-ikuspegitik. Izan ere, Administrazio Publikoen babesik izan ezean, nekazari eta abeltzainek are diru gehiago ordaindu beharko lukete aseguruagatik edo ez lukete haien arriskuei aseguru egingo liekeen eskaintzarik aurkituko merkatuan.
Baina, nola aplikatzen dira dirulaguntzak?
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministerioak dirulaguntza bat eskaintzen du ENESAren bidez. Agroseguron integratutako aseguru-etxeekin egindako hitzarmen baten bitartez, dirulaguntza aseguruko primari aplikatzen zaio zuzenean poliza harpidetutakoan.
Autonomia-erkidegoek eskainitako dirulaguntza osagarriek ere antzera funtzionatzen dute, aseguru-etxeek ere asegurua kontratatzerakoan aplikatzen baitituzte.
Nekazaritza- eta abeltzaintza-aseguruak: zure ustiategiaren etorkizuna bermatzeko tresna
Nekazaritza- eta abeltzaintza-asegurua nekazari eta abeltzainei zuzendua dago, uztetan izandako kalteak eta galdutako abereak ordaintzen baititu. Hala ere, ez dira ustiategia babesten duten bakarrak. Izan ere, badaude aurre egin beharreko bestelako gertaerak ere:
- Nekazari eta abeltzainek kalteak eragin diezazkiekete hirugarrenei, adibidez, herbizidak edo parasitizidak erabiltzeagatik, animaliak edukitzeagatik edo sute edo eztandengatik. Hori dena Erantzunkizun Zibileko aseguru batekin ordain daiteke.
- Ohikoa da traktoreak edo makineria edukitzea eta haiek asegura daitezke. Gainera, hirugarrenei eragindako kalteak, istripuagatik norberak izandako kalteak edo, makineriaren kasuan, matxurak ere estaltzen ditu.
- Ustiategia bera, abereak eta lurreko ondasunak babes daitezke eta, kasu batzuetan, baita ustiategiari dagokion etxebizitza ere
- Azkenik, ingurunea kaltetzen denean, ingurumen-erantzukizunaren pean eror daiteke
Laboral Kutxan behar horiei guztiei erantzuteko gaitasuna eta jakintza daukagu, zehatzenetatik hasi eta ohikoenetara bitarte. Nekazaritza eta elikaduraren negozioari zuzendutako talde bat daukagu, finantza- eta aseguru-soluzioen bitartez zure ustiategia handitzen lagun diezazuten. Jarri taldearekin harremanetan zure ohiko bulegoaren bidez eta nahi duzunean hitz egin dezakegu.
Zein da zure erreakzioa?