Nire enpresa nazioartekotzearen alde onak eta arriskuak

Nire enpresa nazioartekotzearen alde onak eta arriskuak

3 min.

Nire enpresa nazioartekotzearen alde onak eta arriskuak

Digitalizazioari esker, planeta merkatu global bat da, eta enpresek euren lehiakortasuna bermatzeko erabili behar dute merkatu hori. Barne-merkatuetan lehia handia dago, eta, hortaz, ia ezinbestekoa da enpresa bat nazioartekotzea, konpainia handientzat ez ezik ETE-entzat ere.

Duela urte gutxi, prozesu hori korapilatsua eta garestia zen; gaur egun, berriz, errazagoa eta merkeagoa da, teknologia berriei eta globalizazioari esker. Dena den, garrantzitsua da erabaki bat hartu aurretik alde on eta arrisku guztiak kontuan hartzea.

Nire enpresa nazioartekotzearen alde onak

Nazioartekotzeko urratsa egitea erabakitzearen punturik garrantzitsuenak laburbiltzen ditugu:
  1. Lehiakortasuna handitzen du. Produktuak eta zerbitzuak esportatzen dituzten enpresek produktibitate-indize handiagoak lortzen dituzte, eta horrek euren negozio-bolumena % 50eraino haztea eragin dezake.
  2. Enplegu kualifikatuagoa eta hobeto ordaindua sortzen du. Nazioartekotutako enpresak lehiakorragoak dira, eta negozio-bolumen handiagoa dute, eta, beraz, okupazio handiagoa eta kualifikazio-maila handikoa sortzen duten
  3. Hobeto eusten die krisi-zikloei. Euren merkatua dibertsifikatzea lortzen duten enpresak hobeto prestatuta daude kontrako ziklo ekonomikoei aurre egiteko.
  4. Negozio-aukera berriak lortzen ditu. Beste herrialde batzuetara joatean, litekeena da aukera berriak aurkitzea, hazteko ahalmen handiagoa duten merkatuetan.
  5. Aukera ematen du ekoizpen-jardueraren zati bat kostu txikiagoak dituzten beste herrialde batzuetara eramateko. Garraio-gastuak eta logistika-gastuak murriztu ditzakegu, baldin eta herrialde horretan ekoizteko behar ditugun baliabide materialak badaude.
  6. Konfiantza sortu eta marka-posizioa indartzen du. Nazioartekotzea balio positiboei lotuta dago; oso balio baliagarriak dira gure produktuaren edo zerbitzuaren berri emateko. Nazioarte-mailan ezagunenak diren markek gehien erakartzen dituzte bezero potentzialak.
Horri guztiari erakunde publikoek eta instituzioek ematen duten babesa gehitu behar zaio, herrialdeko produkzio-ehuna indartzen laguntzen baitute. Horretarako, laguntzak eta pizgarriak ematen dituzte, eta munduko hainbat eskualdetan dauden merkataritza-bulegoen laguntza eskaintzen diete enpresa-erakundeei, lanean hasteko behar dituzten izapideekin laguntzeko. Arrazoi horiek dira enpresa bat nazioartekotzearen arrazoiak laburbiltzen dituzten alderdi positiboak.

Nire enpresa nazioartekotzearen arriskuak

Baina denak ez dira alde onak. Enpresa bat nazioartekotzeak hainbat arrisku ere badakartza berekin:
  1. Espezializazioa behar duen prozesu konplexua da. Merkatu berrietan espezializatutako esportazio-departamentu bat sortzea gomendatzen da.
  2. Enpresa-kultura desberdinek funtzionamendu-zailtasun asko eragin ditzakete. Lan egiteko, pentsatzeko eta komunikatzeko moduak desberdinak izan daitezke, baita kontsumitzaileen interesak eta gustuak ere.
  3. Egoitzaren eta ordezkaritzen arteko distantziak eraginkortasunik ezak sor ditzake; adibidez, salgaien garraioan edo hornitzaileekiko, banatzaileekiko eta kontsumitzaileekiko komunikazioan.
  4. Ezegonkortasun soziopolitikoaren edo ekonomikoaren arriskuak eragina izan dezake instalazioaren funtzionamenduan eta kontsumitzaileen erosahalmenean.
  5. Gobernuen muga-zergen arloko politikak eta politikak protekzionistak oztopo garrantzitsua izan daitezke negozio-aukeretarako.
Nazioarteko merkatura abiatu aurretik, enpresa batek ezin hobeto ezagutu behar du bere produktua, baita zein sektoretan hedatu nahi duen ere, eta arretaz aztertu behar ditu estrategia horren inguruko alderdi guztiak. Nazioartekotzearen alde onak eta alde txarrak laburbildu ondoren, enpresa bat nazioartekotzeko gakoak hurrengo artikuluan aztertuko ditugu, eta hori gauzatzeko aukerak eta herrialdeak.

LABORAL Kutxan esperientzia handia dugu nazioarteko merkatuetan eta enpresak nazioartekotzeko prozesuetan. Nahi duzun lekura iritsi ahal izango zara, nazioarteko negozioan adituak diren gure espezialisten aholkularitzarekin eta nazioarteko bankuekin indarrean ditugun akordioei esker.

 

 

 

 

 

 

 

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza azterketa