Nola areagotu zure enpresaren onlineko salmentak

Nola areagotu zure enpresaren onlineko salmentak

3 min.

Nola areagotu zure enpresaren onlineko salmentak

Prestatu, Internet bidez, aurresalmentako zerbitzu bat

Hauek dira Internet bidez saltzeko eragozpen handienetako batzuk: produktu jakin batekiko mesfidantza edo hari buruzko informaziorik eza.

Hori dela eta, enpresa askok jarri dituzte martxan bezeroa online artatzeko onlineko aurresalmenta-zerbitzuak, non harremanetarako tresna digital hauek erabiltzen baitira:

  • Zuzeneko txatak, baita bideodeiak ere, erosketa bat egin aurretik bezerogaiak egiten dituen galderei erantzuteko.

Zaindu zure produktuarekin lotura duen oro

Zure merkantzia (produktua) da onlineko dendaren alderdirik garrantzitsuena, eta hura aurkezteko eta saltzeko moduak erabakitzen du —hein handi batean— arrakasta izango duzun ala porrot egingo duzun.

Aurkezpena Funtsezkoa da produktuaren fitxa, eta han aurkeztu behar dira salgaiaren ezaugarriak, erabilgarritasuna, irudiak, xehetasunak…, bezerogaia hura erostera bultza dezakeen oro. Ezinbestekoak dituzu elementu hauek zure produktuak aurkezteko: haien deskribapena eta irudiak, eduki osagarriak (xehetasunak eta eskuliburuak, besteak beste) eta produktuen sailkapen egokia, kategoriaka.Prezioa Lehiakideen prezioa baino hoberik eskaini ezin bada, irudimenaz baliatu eta beste bide batzuk jorratu behar dira salmentak areagotzeko.

- Bidaltze-gastuak murriztea.

- Deskontuak egitea hurrengo erosketetan.

- «2 x 1» gisako sustapenak egitea stocka gutxitzeko.

- Bazkideen klub bat sortzea.

- Deskontu-kupoiak eskaintzea.

Antolatu logistika egokia

Operadore logistiko on bat bilatu behar duzu, eta salmenta-prezioak zein -baldintzak negoziatu.

Bidaltze-kostuak Bezeroei jasanarazten zaienez kontzeptu hori, zenbait operadore espezialistaren prezioak konparatu behar dituzu, hainbat sektoretan. Batzuetan, operadore bat baino gehiagoren konbinazioa izaten da aukerarik onena.

Entrega-epea Zein da epearen eta prezioaren arteko orekarik onena? Saltzen duzun produktuaren araberakoa da epea.

Bilgarriak Ardura bereziz jardun behar da produktu batzuekin; izan ere, ez da gauza bera —adibide bat ipintzearren— urrutiko aginteak edo gourmet elikagaiak saltzea. Urrutiko aginteak saltzeko, aski da kolpeen aurkako bilgarria erabiltzea; gourmet elikagaiak saltzeko, berriz, bereziki zaindu behar da itxura.

Bidalketen jarraipena Komeni da operadoreak bidalketen jarraipena egiteko sistemaren bat izatea, zure salmentaren gorabehera guztien berri jakiteko eta bezeroari une oro informazioa bidaltzeko.

Aseguruak eta bidaltze-bermeak Ez ahaztu operadorearekin adostea zer penalizazio duten atzerapenek, merkantziak jasandako kalteek edo paketearen galerak. Kalte handia eragingo diote gorabehera horiek bezeroak zugan duen konfiantzari; beraz, ez hartu zure gain eragiketaren kostua ere.

Bultzatu zure onlineko dendaren marketina

Egungo ekosistema digitalean. funtsezkoa da trafikoa zure webgunera bideratzeko ekintzetan inbertitzea.

Mugitu sare sozialetan Bezeroekin zuzeneko harremana izateko ez ezik, kanpainak egiteko ere balio dute sare sozialek; esate baterako, Instagram bidez salmenta-estrategiak diseinatzeko.

Egin ordainpeko kanpainak Googlen Statistak jasotako datuen arabera, teknologia-erraldoi horren bitartez egiten dira ordenagailu bidezko bilaketen % 90 eta mugikor bidezkoen % 99. Zifra horiek ikusirik, zalantzarik ez dago inbertsioak egiteko kanal horrek duen garrantziaz.

Onlineko webgunearen osagarri, prestatu blog on bat, sektoreari buruzko gai interesgarriak eskaintzeko eta zure webgunera trafikoa bideratzeko. Edukia da, izan ere, marketin digitalaren erregea.

Zaindu SEOa Edukia da erregea; SEOa, berriz, printzea. Beraz, merezi du orria optimizatuta edukitzea.

Eskuratu kalitate-ziurtagiriak zure merkataritza elektronikorako

Kalitate-zigiluak eta -ziurtagiriak ditugu konfiantza-eragile handienetakoak. Onlineko salmentak areagotu nahi badituzu, komeni zaizu ziurtagiri hauetakoren bat eskuratzea:
  • Confianza online. Europako Batzordearen, Kontsumo Institutu Nazionalaren eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aitorpen ofiziala duen kalitate-zigilu bakarra da, eta lau alderdi hauek egiaztatzen ditu: datuen babesa, kontratazio elektronikoa, onlineko publizitatea, onlineko publizitatea eta adingabeen babesa.
  • Trusted Shops. Hau egin behar duzu ziurtagiri hori eskuratzeko: erregistratu, eta egiaztatze indibidualeko txosten bat prestatu zure onlineko dendarako, zenbait kalitate-irizpideren arabera (irisgarritasuna, datuen babesa eta segurtasuna, erreklamatzeko eskubidea, produktuak eta prezioak, entrega eta ordainketa, besteak beste). Baldintzak betetzen dituzunean, ziurtagiria dendan jartzeko moduan izango zara.
ISO arauak. Prozesuak eta prozedurak egiaztatzen dituzte, eta kalitate-zigiluak jaulkitzen.
  • eKomi. Bezeroen iritziak ditu oinarri kalitate-ziurtagiri horrek.
  • Verisign. Nazioarteko estandarra, ordainketa seguruak egiteko eta Internet bidez datu kodifikatuak transmititzeko.

Erraz eta azkar egiteko modukoa izan behar du onlineko ordainketak

Ordainketa arraz eta seguru egitea da merkataritza elektronikoaren elementu nagusietako bat.
  • Ordainketa-prozesu gogaikarriek eragotzi egiten dituzte erosketa-prozesu asko; aldiz, sistema errazek erraztu egiten dituzte erosketa inpultsiboak eta hobetu egiten dute bezeroaren gogobetetze-maila.
Produktu baten salmenta nola sustatu jakin nahi baduzu, ordaintzeko modu bat baino gehiago eskaini behar diezu bezeroei, aukera hauek barne dituztela:
  • Kreditu- edo zordunketa-txartela, bankuek erabiltzen dituzten ST birtualak eta Paygoldmotako ordainketa-plataformak (SMS edo posta elektroniko bidez, ordainketa URL bat bidal diezaiekezu bezeroei).
Beraz, produktu baten salmenta areagotu nahi baduzu, izan kontuan gomendio horiek eta, batez ere, prestatu estrategiak Internet bidez gehiago saltzeko.

Handitu nahi al duzu onlineko salmenta zure enpresan? LABORAL Kutxatik estrategia lehiakorrak garatzeko laguntza eta ekintza bereziak zehazteko aholkularitza emango dizugu. Aurkitu bide berriak zure enpresa hazteko, Compyte metodologia erabiliz.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online salmentak