Nola atzeratu erraz zure ordainketak
2022-12-20
Nola atzeratu erraz zure ordainketak
Opariak, afariak, bazkariak, kotilioiren bat… Ederra datorkizu! Lasai, ordea, ez izutu, LABORAL Kutxan seguru gaude gastu aurreikuspen ona egin duzula zure aurrezkietan eta diru-sarreretan oinarrituta. Baina eskua pixka bat joan bazaizu, irtenbide bat eskainiko dizugu Olentzerori eta Errege Magoei dirua eskatu beharrik ez izateko: zure ordainketak atzeratzea.
Abantailak
Funtzio honen erabilera nagusia zera da, zure ordainketak zatikatzea, mailegu pertsonalera jo gabe edo zure kontuen saldoa asko murriztu gabe. Bankuak “aurreratutako ordainketa” modukoa da, behar duzun produkturen bat erosi ahal izateko. Irtenbide honi esker, erosotasunez eros dezakezu ezinbestekotzat jotzen duzun hori, nahiz eta haren balioaren diru osoa ez izan. Aukera erabilgarria da, esate baterako, atzeratzen ari den kobrantza baten zain gaudenean. Horretarako, hiru zerbitzu eskaintzen dizkizugu LABORAL Kutxan:
Kreditu-txartelaren erosketak atzeratzea
Aukera honi esker, erosketak txartelarekin ordaindu ditzakezu (hileko kreditu-txartela, Visa Gold izan ezik), eta 3, 6, 9 edo 12 hilabetera atzeratu daiteke ordainketa. Erosketaren zenbatekoa sartu behar duzu, eta nahi duzun epea aukeratu hileko kuota zehazki zein izango litzatekeen ikusteko, bai eta Interes Tasa Nominala (ITN) eta Urteko Tasa Baliokidea (UTB) (hilaren 1ean egindako eragiketetarako), kudeaketa-kostua lehen kuotan eta guztizko zenbatekoa ere, onartutako epea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango dena.
Zure ordainketak finantzatzea
Horrela 3, 6, 9 edo 12 hilabetera finantza ditzakezu helbideratutako ordainagiriak, transferentziak eta zordunketa-txartelarekin egindako ordainketak, honako komisio hauekin:
- 5 €, 3 hilabetera.
- 20 €, 6 hilabetera.
- 30 €, 9 hilabetera.
- 40 €, 12 hilabetera.
Eragiketa hau egiteko gutxieneko zenbatekoa 170 euro dira eta gehienekoa, berriz, 2.000 euro. Erosotasun osoz egin dezakezu online bankatik, telefonoko apparen bidez.
Txartelaren hileko ordainagiria atzeratzea
Hileko gastuak pilatzen bazaizkizu, zure kreditu-txartelarekin hilero zenbat ordaindu nahi duzun erabakitzeko aukera ere eskaintzen dizugu. Zure txartelarekin hilabetean egindako erosketa guztien ordainketa atzeratu dezakezu. Hala, hilean ordaindu beharreko zenbateko finkoa eta zenbat denboran ordaindu nahi duzun erabaki dezakezu, 1 eta 6 hilabete artean betiere. Horrela, zeuk erabakiko duzu zenbat hilabeteren buruan itzuli nahi duzun ordainketa osoaren modalitatera.
Tresna horien bidez, LABORAL Kutxak zenbait ordainketa atzeratzen lagundu nahi dizu gastu handietako garai hauetan, hala nola Eguberrietan edo urtarrileko aldapan, lasai irits zaitezen hilabetearen amaierara.
Zein da zure erreakzioa?