Nola bultzatu zure negozioa diru gehiago inbertitu gabe

Nola bultzatu zure negozioa diru gehiago inbertitu gabe

2 min.

Nola bultzatu zure negozioa diru gehiago inbertitu gabe

Negozio bat geratzen denean, garrantzitsua da berriro aurrera bultzatzeko zer hobetu dezakegun pentsatzea. Beti ez da diru kontua izaten —dirua bankuari eska diezaiokegu—, baizik eta batzuetan beste alderdi batzuk hartu behar dira kontuan; hala nola, lana egiteko modua, egindako marketinga edo bezeroak artatzeko zerbitzua. Hori dela-eta, diru gehiago inbertitu gabe zure negozioa hobetzeko lau aholku emango dizkizugu jarraian.

  1. Entzun zure langileak:

Produktuarekin etengabe lan egiten duten pertsonek edo bezeroarekin harremanetan egoten direnek ondoen lagun diezagukete akatsak eta ondo egindako lanak ezagutzen. Gainera, saia zaitez departamentu guztiek elkarreragiten, departamentu komertzialak marketing departamentuari iradokizunak egin bailitzaizkioke eta alderantziz. Beraz, komunikazio hobeak zure negozioaren lehiakortasuna hobe dezake.

  1. Ezarri CRM bat:

Kontuak, eskaerak eta harremanak orain arte Excel dokumentuan egin badituzu, proba ezazu doako CRM bat; hau da, kudeaketa komertzialaren segimendua hobetzen duen erreminta, marketing ekintzak sortzeko eta ekintza horien emaitzak modu eraginkorrean neurtzeko aukera ematen duena. CRMari esker:

  • Bezeroaren pertzepzio positiboa areagotuko duzu komunikazio pertsonalizatuak jasotzean.
  • Salmenten gaineko xehetasuna ikusiko duzu, eta bezero-mota bakoitzarentzat ekintza komertzial espezifikoak egin ahal izango dituzu.
  • Zeregin administratiboak eta deskontrol burokratikoa murriztuko dituzu.
  • Salmenta-eredua erreaktiboa izatetik proaktiboa izatera pasako zara.
  1. Izan zaitez proaktiboa sare sozialetan:

Internet dela-eta, kritika positiboak nahiz negatiboak bala-bala zabaltzen dira. Azken horiek ez dira hain erraz maneiatzen, nahiz eta zure negozioarentzat aukera izan daitezkeen, modu proaktiboan aurre egiteko gai izanez gero. Pentsatu zure bezeroetako bati ez zaiola produktua gustatu eta kritika bat idatzi duela sare sozial bateko zure orrian. Bada, ez zaitez besoak gurutzatuta geratu, galdetu iezaiozu zergatik ez zaion gustatu eta jakinarazi kontuan izango dituzula haren iradokizunak.

  1. Hobetu salmenta ondorengo zerbitzua:

Jada esan dugu aurreko post batean, bezeroentzako arreta egokiak salmentak %30 hobetzen ditu. Eta salmenta ondorengo arreta horretan, bezeroak produktuaren edo zerbitzuaren gainean duen iritzia ere sartu egin behar da. Saia zaitez bezeroarekin harremanetan egoten inkesta txikien bitartez haren asebetetze-maila nolakoa izan den jakiteko eta aurrerago zure produktu edo zerbitzu berriak eskaini ahal izateko.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Marketin estrategiak