
Nola egin errenta-aitorpena Caja Laboral-Ipar Kutxan
2013-04-17
Nola egin errenta-aitorpena Caja Laboral-Ipar Kutxan
Beste urte batez, hementxe dugu jada 2012ko PFEZren kanpaina. Hori dela eta, Caja Laboral-Ipar Kutxan lagundu egin nahi dizugu errenta-aitorpena egiten. Horretarako, pertsonal aditua jarriko dugu zure esku, zure aitorpena doan egiteko. Era berean, Ogasunetik likidazio-proposamena jaso baduzu, elkarrekin azter dezakegu.
Aitorpena gure sukurtsaletako batean egin nahi baduzu, hitzordua har dezakezu. Aitorpena egiteko egunak eta hitzordua hartzeko modua, bizi zaren probintziaren araberakoak dira:
- Araba:
- Egunak: maiatzaren 2tik ekainaren 17ra.
- Hitzordua hartzeko: deitu kudeatzaile pertsonalari edo zoaz Euskadiko Kutxako zure sukurtsalera.
- Bizkaia:
- Egunak: maiatzaren 2tik ekainaren 28ra.
- Hitzordua hartzeko: CLNet bidez, 901 101 122 telefonoan edo Euskadiko Kutxako zure sukurtsalean.
- Gipuzkoa. Foru Ogasunak ez du baimentzen errenta-aitorpena finantza-erakundeen bidez aurkeztea. Hortaz, ezin dugu aitorpenik egin. Dena dela, beharrezko aholkularitza eman ahal dizugu, ekainaren 25era arte. Horretarako, hitzordua eska dezakezu zure sukurtsalean edo zeure kudeatzaileari deitu.
- Nafarroa:
- Egunak: apirilaren 19tik ekainaren 25era.
- Hitzordua hartzeko: deitu kudeatzaile pertsonalari edo zoaz Euskadiko Kutxako zure sukurtsalera.
- Gainerako probintzietan:
- Egunak: maiatzaren 13tik uztailaren 1era.
- Hitzordua hartzeko: deitu kudeatzaile pertsonalari edo zoaz Euskadiko Kutxako sukurtsalera.
Zein da zure erreakzioa?