Nola eragiten du deskonfinamenduak zure taldearen oporrak banatzeko orduan?

Nola eragiten du deskonfinamenduak zure taldearen oporrak banatzeko orduan?

2 min.

Nola eragiten du deskonfinamenduak zure taldearen oporrak banatzeko orduan?

Pandemiaren kudeaketa oso gogorra izan da enpresa askorentzat eta haien langileentzat, dinamika eta lan-modalitate berrietara, konfinamendura, ABEEEtara eta abarretara egokitu behar izan baitute. Udaren etorrera sekulako lasaialdia izango da pertsona askorentzat, osasun-larrialdia atzean utzi eta merezitako atsedenaldi batez gozatzearekin amesten baitute: zure taldeko kideen artean oporren banaketa kudeatzeko unea da, baina nola banatu opor-egunak deskonfinamendu betean?

Oporrak banatzeko lege-araubidea

Hasteko, aurtengo uda atipikoa izango da, gutxienez. Mugikortasun-mugek atsedenaldiaz gozatzeko hilabete ia baliogabea bihurtu dute ekaina, eta enpresa askok erabateko funtzionaltasuna eman beharko diote abuztuko hilabeteari. Teorian, alarma-egoeraren adierazpenak ez du aldaketarik eragiten oporrak banatzeko lege-araubidean, baina legeak ezartzen du hura enpresaren eta langileen arteko adostasun bidez egin behar dela.

Oporren banaketa ABEEE kasuan

Zure enpresak jarduera nolabaiteko normaltasunez garatu badu eta enplegua erregulatzeko espedienterik aurkeztu ez badu, bere taldearekin urte hasieran hitzartutako oporraldiak errespetatu beharko ditu.

Bestalde, konpainiak ABEEE bat izan badu, hainbat alderdi izan behar dira kontuan:

  • Enpresak beti bereizi behar ditu pertsona bat langabezian egon den egunak eta haren oporrak.
  • Pertsona horiek izan duten langabezia-hilabete bakoitzeko, 2,5 egunetan murriztuko dira haien oporrak.
  • ABEEE batek eragindako enpresek egutegi bat egin behar dute beren plantillako pertsona bakoitzarentzat. Egutegi horretan, langileen lanaldia zehaztu eta haiekin itundutako oporrak errespetatu beharko dira.

Nola iritsi adostasun batera zure langileekin

Edonola ere, gerta liteke osasun-larrialdiak atsedenaldi asko azpikoz gora jarri izana, eta beharbada, enpresak atseden-egunei buruzko beste akordio bat egin beharko du bere taldeekin.

Zure langileen oporrak modu bidezkoan nola banatu zehazteko, enpresak eta langileek printzipio batzuen arabera negoziatzea komeni da:

  • Tolerantzia eta enpatia, lankideen artean eta enpresarekin.
  • Lankidetza-espiritua eta atseden-premiekiko ulermena, baina baita konpainiaren eskakizunekiko ere, jarduerari eta lanpostuei eusteko helburuarekin.
  • Malgutasuna, pertsona bakoitzaren ikuspuntutik onuragarriena ez izan arren, konpainia osoarentzat egokiena den oporren banaketa onartzeko.
Nolanahi ere, langileari argi eta garbi azaldu beharko litzaioke zer antolaketa- eta ekoizpen-argudio aintzat hartu dituzun modu batera edo bestera egiteko. Oso garrantzitsua da arbitrariotasun- eta aldebakartasun-sentsaziorik ez ematea.

 


Zein da zure erreakzioa?