Nola irabazi iPhone 4S bat Euskadiko Kutxarekin

Nola irabazi iPhone 4S bat Euskadiko Kutxarekin

1 min.

Nola irabazi iPhone 4S bat Euskadiko Kutxarekin

Nahi al duzu iPhone 4S libre bat irabazi? Bada, oraintxe duzu aukera. Izan ere, Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzuan apirilaren 15etik ekainaren 15era bitartean alta hartzen duten bezero guztien artean iPhone 4S bat zozketatuko dugu.

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko, ekainaren 15a baino lehen Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzuan izena eman behar duzu. CLNeten bidez edo gertuen duzun sukurtsalean eman dezakezu izena.

[caption id="attachment_4059" align="aligncenter" width="650" caption="Nola kontratatu alerten zerbitzua CLNeten"]Nola kontratatu alerten zerbitzua CLNeten[/caption]

Alta hartuta zaudenean, zozketan hartuko duzu parte automatikoki. Ekainaren 18tik 22ra bitartean egingo da zozketa, Arrasateko notario baten aurrean.

Erraza, ezta? Dena dela, zalantzarik baduzu, zozketaren lege-oinarriak kontsulta ditzakezu.

Zer da mugikorreko alerten zerbitzua?

Euskadiko Kutxaren mugikorreko alerten zerbitzuak zure kontu eta txarteletan egindako mugimendu nabarmenen berri ematen dizu SMS bidez.

Alta hartzen duzunean, CLNeten bidez kudeatu ahal izango duzu zerbitzua eta zer alerta mota jaso nahi duzun erabaki (zure txartelaren % 80ko muga agortu duzun, zure kontuan saldorik ez duzun, zure txartelaren bidez X eurotik gorako erosketa egin den, CLNeten bidez X eurotik gorako transferentzia egin den…), baita zer zenbatekotik gora ere.

Lehen sei hilabeteetan doan probatu ahal izango duzu zerbitzua. Gero, sei hilean behin bi euroko kostua izango du soilik.


Zein da zure erreakzioa?