Nola sartu LABORAL Kutxaren lineako bankara
2013-11-05
Nola sartu LABORAL Kutxaren lineako bankara
Lineako bankaren zerbitzua bateratu berri dugu. Joan den astetik, LABORAL Kutxaren bezero guztiek, Euskadiko Kutxatik eta Ipar Kutxatik etorritakoek, online bankako plataforma berean egin ditzakezue zuen kontsultak eta eragiketak, zuen erabiltzaile-zenbakia eta gakoa erabilita.
- Erabiltzaile zenbakia
- Euskadiko Kutxaren bezero bazinen, zure erabiltzailea zure NANa da, letra eta guzti, edo zure “multi-a” (enpresen kasuan IFK edo 666 erreferentzia).
- Ipar Kutxaren bezero bazinen eta zure erabiltzailea gogoratzen ez baduzu, webetik berreskura dezakezu sukurtsalera joan gabe (betiere zure helbide elektronikoa gure datu-basean baldin badugu). Horretarako, “Zure erabiltzailea lortu” aukera hautatu besterik ez duzu egin behar, eta bertan zure NANa jarri. Egiaztatzeko posta elektronikoa bidaliko dizugu, eta egiaztatu ondoren, zure erabiltzailea zure NANa izango da (edo IFK enpresa bazara). Zerbitzuan sartu ondoren, zure erabiltzailea aldatu eta zure gustukoa jartzeko aukera izango duzu.
- Gakoa : ezkutuko gakoak 4 zenbaki ditu bezero partikularren kasuan, eta 4tik 9ra arteko digitu alfanumeriko enpresen kasuan. Zure gakoa gogoratzen ez baduzu, gure sukurtsal batera joan beharko zara (nahi duzunera, ez da zertan zurea izan behar), izan ere, segurtasun-arrazoiak medio, ezin baitugu gakorik eman telefonoz edo posta elektronikoz.
Sinadura-txartelik ez baduzue, gure sukurtsaletako edozeinetan eska dezakezue.
Zein da zure erreakzioa?