LABORAL Kutxaren web-mintegi berria: Gizarte-ekonomiarako Next Generation EU Funtsak

LABORAL Kutxaren web-mintegi berria: Gizarte-ekonomiarako Next Generation EU Funtsak

1 min.

LABORAL Kutxaren web-mintegi berria: Gizarte-ekonomiarako Next Generation EU Funtsak

Azken hilabeteetan asko hitz egin dugu Next Generation EU Funtsei buruz, baina Gizarte Ekonomiarako laguntzarik egongo al da? Erantzuna baiezkoa da, eta apirilaren 6an (asteazkena), 9:30ean, xehetasun guztiak emango ditugu web-mintegi berri batean.

Norentzat da?

Web-mintegi hau gizarte-ekonomian diharduten autonomo eta enpresei (ETEei zein empresa handiei), Gizarte-ekonomiako beste erakundei eta sektore honekin lotutako negozio-ideia bat duten pertsonei zuzenduta dago. 

Nortzuk dira hizlariak?

Saioaren aurkezpena Fernando Pena LABORAL Kutxako Kolektiboekiko Harremanen arduraduna izango da eta hizlariak:

  • Dionisio Txaparro, LKS Next-eko Marketin Korporatiboaren arduraduna.
  • Marta Boixadós, LKS Next-eko Senior aholkularia.

Zein da saioaren helburua?

Saioak ordubete iraungo du (galderak egiteko denbora barne) eta Europako Next Generation EU Funtsek erakunde hauei eskain diezazkioketen aukera guztiak ezagutaraztea du helburu. Zehazki, hurrengoko gai hauek jorratuko dira:

  • Next Generation EU Funtsen egoera.
  • Gizarte-ekonomiara zuzendutako laguntzak nola eskatu
  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean zer leku du gizarte-ekonomiak.
  • Zertan datza LABORAL Next zerbitzua.

Izen ematea

Web-mintegi honetan parte hartzeko, esteka honetan aurkituko duzun formularioa bete dezakezu.


Zein da zure erreakzioa?