Oscar Muguerza: “Emadazu laguntza-puntu bat eta mundua mugituko dut: berrikuntzaren finantzaketa”
2016-04-21
Oscar Muguerza: “Emadazu laguntza-puntu bat eta mundua mugituko dut: berrikuntzaren finantzaketa”
Horixe da Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak, Innova Bilbao 2016ren laugarren edizioan eskainitako hitzaldiaren izenburua. Hitzaldian, hamaiketakorako atsedenaldia baino zertxobait lehenago, Oscarrek enpresa-munduak bizi duen gai konplexuenetarikoaz hitz egin zuen: berrikuntzarekin loturiko finantzaketa.
Muguerzaren hitzetan, berrikuntza enpresa guztiek kontuan izan beharreko kontzeptua da, enpresaren hazkunderako, eta, beraz, lehiakortasunerako, ezinbesteko elementua izateagatik. Aldaketa bezala ikusi behar da edo merkatuan inpaktua duen produktua edo zerbitzua ateratzeko aukera bezala. Ez du nahitaez ikuspegi teknologikoa izan behar.
"Innovación es hambre. Emprendedor, ¿vas a vivir de esto?" @Oscar_Muguerza en #innobi16#financiacionpic.twitter.com/HzsvEmwYS5
— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 15 de abril de 2016
Baina, nola finantzatzen da berrikuntza? Oscarrek hiru palanka interesgarrienak errepasatu zituen:
- Laguntzak eta diru-laguntzak
- Norberaren funtsak
- Bankuen maileguak
Oscarren ustez, ekintzaileek eta berritzaileek eragozpen handiak aurkitzen jarraitzen dute. Eta horren arrazoia da bankuentzat ere berrikuntza arrisku bat dela; beraz, beharrezko euste-puntua da konfiantza izatea. “Ematea eta jasotzea”.
Azkenean...konfidantza beti izango da zu finantzatzeko euste-puntu onena #innobi16 Agustín el aita con el "secreto" pic.twitter.com/oDlfpo6F9s— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 15 de abril de 2016
Eta, nola sortzen da konfiantza? Lau modura:
1.Bankuari duzun informazio guztia emanaz
#1 Información: toda la que podáis. Nadie confía en alguien que la oculta. Y antes de pedirla si quieres inversión #innobi162. Zure etorkizuneko planak ondo azalduaz— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 15 de abril de 2016
#2 Planea tu futuro. Esto sí le importa a tu banco. Y eso va a un excel que decide si tu proyecto es viable. Estrategia y detalle #innobi16
— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 15 de abril de 2016
3. Bankuari aholkua eskatuaz
#3 Consejo del banco. Lo pagas. Disfrútalo. Hazlo o no lo hagas, pero no lo intentes #innobi164. Zure kudeaketan profesionaltasuna salduaz. Nor dago proiektu horren atzean? Horixe galdetuko dizu, hain justu, bankuak.— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 15 de abril de 2016
#4 Profesionalidad en tu gestión. Las personas detrás de los proyectos...el banco te examina. #innobi16pic.twitter.com/oYGv1KZf3v
— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 15 de abril de 2016
“Konfiantza sortzea funtsezkoa da berrikuntza finantzatzeko”, esaldi horrekin amaitu zuen hitzaldia Enpresen Negozio Garapenerako zuzendariak.
Hementxe duzue Oscar Muguerzaren aurkezpena begirada bat eman dezazuen:
Zein da zure erreakzioa?