Parisek lekua kendu dio Londresi negozioak egiteko Europako hiri onena bezala

Parisek lekua kendu dio Londresi negozioak egiteko Europako hiri onena bezala

2 min.

Parisek lekua kendu dio Londresi negozioak egiteko Europako hiri onena bezala

Brexitak badirudi ondorioak ekarri dizkiola Britainiako hiriburuari, Parisek lehen aldiz gainditu baitu Londres, atzerriko enpresarientzat (batik bat estatubatuarrak) Europako hiri erakargarriena bezala. Hori ageri da Ernst & Young (EY) enpresak egindako azterketan, konpainien arduradunen %37ak Paris hautatu dute-eta.

Atzerriko enpresariek negozioak egiteko hautatutako 4 hiriak

- Paris (%37)

- Londres (%34)

- Berlin (%24)

- Francfort (%22)

2015. urtean, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzea ikusten ez zela, inkesta egindako atzerriko konpainien arduradunek Londres hautatu zuten (%52) negozioak egiteko hiri onena bezala. 2017an, britainiar hiriburua %32ak bozkatu zuen, eta, 2018an, %34ak bozkatu badute ere, Paris nagusitu zaio, iazko %27tik aurtengo %37ra igaro baita. Estatubatuarrek babestu dute gehien botoen %22arekin. 

Hala ere, EY-ren azterketan ageri da Parisek atzerriko inbertsiogileen 1.119 proiektu zituela Frantzian 2017an ezartzeko; hau da, Erresuma Batuan (1.205) eta Alemanian (1.124) baino gutxiago.

Parisek oraindik hobetu behar du

Halaber, azterketaren arabera, atzerriko enpresariek ustez, badira herrialdean inbertitzeko eragozpenak:

- Fiskalitate-maila altua du.

- Administrazio-prozedurak konplexuak eta motelak dira.

- Laneskuaren kostua oso altua da.

Zailtasunak zailtasun, atzerriko inbertsiogileen proiektuak 2017an Frantzian 2016an baino %31 gehiago izan ziren; beraz, horrek adierazten du bide onetik doala. Hain zuzen ere, iazko azaroan, Parisek Europako Banku Agentziaren egoitza hartu zuen, eta konpainia handiak Londrestik Parisa joan ziren; halaber, startup-ak argiaren hiria hautatzen hasi ziren bertan geratzeko. Zify, indiar startup-a, gidari partikularrek beren ibilgailua parteka dezaten bultzatzen aritzen da, eta Paris hautatu du Europako egoitza bezala, eta Macron lehendakariak startup gehiago erakartzeko plana abian jarri du jada.

Startup-en munduko inkubagailu handiena

Ildo horretan, duela urtebetetxo pasata, startup-en munduko inkubagailurik handiena inauguratu zuten, “Station F”, Parisko karga-geltoki zahar baten barruan; bertan, arrisku-kapitaleko 30 enpresak baino gehiagok, Accel Partners-etik hasi eta Index Ventures-era bitarte, inbertsioak egiten dituzte. Hori dela-eta, aurtengo urtarrilean, Las Vegasko Consumer Electronics Show-ean, Kontsumo Elektronikaren nazioarteko azokarik handienetarikoan, frantses startup-ek atzerriko ordezkaritzarik handiena izan zuten.

Horrela jarraituz gero, baliteke Silicon Valley-ko ekintzaile askok begirada Parisen jartzea haien startup-ak abian jartzeko.


Zein da zure erreakzioa?