
Pegasus egitaraua: parte hartu eta lagun gaitzazu gazteen enplegua lehentasun bilakatzen
2015-03-18
Pegasus egitaraua: parte hartu eta lagun gaitzazu gazteen enplegua lehentasun bilakatzen
Haiei lan egiteko aukera ematea eta belaunaldi galdua bilaka ez daitezen ziurtatzea, horixe da LABORAL Kutxaren babesa jaso duen Pegasus proiektuaren helburua.
Pegasus egitaraua: parte hartu eta lagun gaitzazu gazteen enplegua lehentasun bilakatzen
Jainkoen zaldiaren izena nazioarteko kanpainarentzat
Greziar mitologian Pegaso Zeusen zaldia zen, eta jaiotzean eskuratu zituen hegoei esker egiten zuen hegan -are gehiago, lauhazkan ibiltzen zen zeruan-. Gaur egun, 2016-2025 hamarkada Nazio Batuek Gazteen Enpleguaren Hamarkada izenda dezaten lortzeko lanean diharduen kanpainak haren izena hartu du. Hori lortzea oso garrantzitsua izango litzateke erakundeak eta herrialdeak eraldatzeko. Azken helburua lanik ez duten edo lan oso prekarioetan ari diren milioika gazteri enplegua ematea da, izan ere, galdutako belaunaldi bilakatzeko arriskuan baitira.Nola lortuko du? Eztabaidarako eta ekintzarako proposamenenen bidez. Horiek hiru arlotan jorratuko dira:
- Komunikazioa: gizartea gazteen enplegua lehentasun bilakatzearen garrantziaz jabetzeko gakoetako bat da; horregatik, Pegasus egitasmoak lan egingo du gizarteak gazteen enpleguaren garrantzia uler dezan. Kanpainaren barruan dagoeneko abian dira web-orria eta sare sozialetako profilak (Google Plus, Twitter, Facebook, Youtube).
- Ezagutza: unibertsitateekin, gizarte-erakundeekin eta think tank delakoekin lankidetzan, Pegasusek ikerketa-lan mardula jarri du martxan gazteen enpleguak munduan duen egoera ezagutzeko.
- Erakundeekiko harremanak: kanpaina gizarte- eta politika-eragileekin harremanetan jarri da, horien laguntza eskuratzeko. Sindikatuek, gobernuek, alderdi politikoek, erakunde akademikoek, enpresek eta nazioarteko erakundeek batera lan egin behar dute gazteen enpleguaren alde, eta Pegasusek horien guztien indarra batu nahi du.
Novia Salcedo Fundazioa koordinatzaile
Esan dizugunez, Novia Salcedo Fundazioa da kanpainaren koordinatzailea, erakunde publikoetako eta pribatuetako Aholkularitza Batzordearekin lankidetzan. Fundazioak Pedro Novia Salcedo y Castaños (1790-1865) zenaren izena du. Bilboko alkate izan zen, eta baita senatari ere Madrilen; krisi garaian kulturaren, hezkuntzaren, ekonomiaren eta komunikazioen sustatzaile aparta izan zen. Jarrera hori islatzen du fundazioaren lanak, 80ko hamarkadaren hasieran sortu zenetik. Novia Salcedok hogeita hamar urte baino gehiago daramatza gizarte-aldaketarako eta gazteak lan-munduan sartzeko programak lantzen. Bere gizarte-ikerketarako laborategia du, eta sari bat gazteen lan-munduratzean nabarmentzen direnak saritzeko. LABORAL Kutxan urteak daramatzagu fundazioarekin lankidetzan, eta ez zaigu iruditzen inor hoberik dagoenik Pegasus programa koordinatzeko. Lehen esan dizugunez, proiektuak orain zure lankidetza behar du.Guztion artean ahal dugu
Gazteen enplegua Nazio Batuen Giza Garapenerako Agenda Globalean kokatu ahal izateko askoren ahalegina behar da, zurea ere bai. Zer egin dezakezu laguntzeko? Gazteen langabezia geldiarazten lagundu nahi duten guztiak Change.org webgunean eskaera hau sinatzera gonbidatzen ditu Novia Salcedok. Nahi izanez gero, programarako dirua online emateko aukera ere badago, eta sare sozialen bidez egitasmoaren lanaren berri zabaltzea ere lagungarria izango da. Era berean, pertsonez gain, hala nahi duten erakundeek eta organizazioek ere kanpainarekin bat datozela adieraz dezakete, orain arte 230 erakundek baino gehiagok egin duten moduan.LABORAL Kutxa gazteen enpleguaren alde
Enpleguaren alde egitea gure DNAn dago. Izan ere, ahalegin kooperatiboa laguntzeko sortutako kreditu-kooperatiba gara. Gazteei laguntzea da gure lehentasunetako bat. Horregatik, Gaztenpresa Fundazioak enpresa berriei bideratutako asmo handiko laguntza-programa du abian, inguruko garrantzitsuenetakoa. Horregatik, gazteei ikasketetan eta lana bilatzen laguntzen diegu. Horregatik, haientzako produktu eta deskontu bereziak ditugu. Horregatik, lehen ibilgailua edo lehen etxebizitza erosteko orduan laguntzen diegu. Eta horregatik, Pegasus proiektuko partaide izatera gonbidatu nahi zaitugu, bere bizitza bizitzeko eta gure mundua aldatzeko bultzada behar duen belaunaldi oso batek hegan egin dezan.Zein da zure erreakzioa?