Profesional eta autonomoentzako zerbitzuak

Profesional eta autonomoentzako zerbitzuak

3 min.

Profesional eta autonomoentzako zerbitzuak

Berdina dena desberdin gisa hartzea bezain bidegabea da desberdina dena berdin gisa hartzea. Horregatik, LABORAL Kutxan berariazko zerbitzuak eskaintzen ditugu berariazko premiak dituzten bezeroentzat. Gaur gure Pro zerbitzuez hitz egin nahi dizugu, gure ekintzaile, enpresari txiki, autonomo eta Pro bezeroentzat bereziki pentsatutako aholkularitza-, kudeaketa-, finantziazio- eta arreta-aukeren sorta zabala.

Zein dira Pro bezeroak?

Autonomoak eta enpresa txikiak, profesionalen eta negozioen saileko arduraduna den Borja Garatek argitu digun moduan, “txikiak” oso kontzeptu zabala izan arren. “Fakturazioaren arabera egiten dugu bereizketa, eta, beraz, urtean gehienez ere bi milioi euro fakturatzen dituzten bezeroak izango lirateke. Zenbateko horretatik gora beste sail batean kudeatzen dira”.

Zein zerbitzu eskaintzen dizkie LABORAL Kutxak bere Pro Bezeroei?

  • Mugikorreko Pro alertak:Bezeroentzako gure alerta-zerbitzuaz gain, Pro bezeroentzako zerbitzu jakin bat dugu. Bezeroek aukeratzen dituzte jaso nahi dituzten alertak, baita horiek jasotzeko ordutegia eta zein zenbatekotik gora ere. Jaso daitezkeen zerbitzuen artean, saldo-gabeziagatiko jakinarazpenak, Visa txartelaren mugaren % 80 agortu izanaren jakinarazpena, akzioak erosi edo saldu izanagatiko jakinarazpena, eta, jakina, kontuko ordainketa- eta zordunketa-jakinarazpenak edo txartelarekin egindako zenbateko jakin batetik gorako erosketen jakinarazpenak ditugu.
  • Consulting Pro: Duela gutxi, Pro bezeroentzako doako gure aholkularitza-zerbitzuaz hitz egin genizun. Haren bidez, zenbait kontsulta egin ahal izango dituzu, idatziz nahiz telefonoz, doan eta modu konfidentzialean eta profesionalean. Bultz-Lan Consulting enpresako kontabilitate eta zerga-sistemaren arloko adituek erantzungo dizute, eta horiek aholkuak emango dizkizute diru-laguntzetarako deialdiei edo zure zergen kudeaketari buruzko kontsultak edo zalantzak dituzunean, esate baterako. Gainera, horiek profesionalentzako ikastaroak prestatzen dituzte, eta doan joan ahal izango duzu horietara.
  • Aukera esklusiboak eskaintzen dituen Online bankua: Online bankuak eskaintzen dituen mota guztietako bezeroentzako abantailez gain (24 orduko erabilgarritasuna, kontuak munduko edozein lekutatik erabili ahal izateko aukera, segurtasun gorena eta konfidentzialtasuna), autonomoek eta profesionalek Pro Kontabilitatea erabil dezakete, besteak beste, beren kontuak diru-sarreren eta gastuen arabera antolatzeko; gainera,grafiko gisa ikuskatu ahal izango dituzte horiek. Diru-sarreren eta gastuen analisi grafiko hori LABORAL Kutxaren erreminta berri bat da, eta gure ustez, bereziki erabilgarria izango da enpresa txiki bat kudeatzeko edo profesional autonomo baten kontabilitatea egiteko.
  • 3.000 eurotik gorako kreditu automatikoa duen Pro kontua: 3.000 eurotik gorako kreditu automatikoa duen mantentze-gasturik gabeko kontua, zorpekoak nahiz horietatik eratorritako gastuak saihesteko.
  • Hobariak eskaintzen dituen Visa Pro txartela: Profesionalentzako LABORAL Kutxa kreditu-txartelak Travel Club puntuak metatzen lagunduko dizu (puntu 1 hamar euroko erosketa bakoitzeko), 150 eurotik gorako erosketak geroratzeko zerbitzua eskaintzen du, txarteleko zenbateko erabilgarria helbideratze-kontura aldatu eta haren saldoa handitzea ahalbidetzen dizu, eta beste abantaila batzuen artean, bidaiariarentzako istripu-asegurua eta txartela lapurtu edo galduz gero iruzurrezko erabilera estaltzen duen asegurua eskaintzen dizkizu. Gainera, Pro bezeroek kuotaren % 100era arteko hobari-sistema bat izango dute autonomoen ordainagiria helbideratzeagatik eta Pro Kontuko eta Pro alerta-zerbitzuko titularra izateagatik.
  • Beste zerbitzu batzuk: LABORAL Kutxari esker, autonomoekerosketak finantzatzen lagun diezaiekete beren bezeroei,beren negozio fisikoan edo birtualean txartel bidez ordaintzeko sistema bat instalatu dezakete,negozioaren salmentak Gestiolan doako sistemaren bidez kudeatu ditzakete, eta jakina, dirua beren berariazko kudeatzaileekin edo Pro kudeatzaileekin kudeatu dezakete.
Zer dira Pro kudeatzaileak?

Autonomoei eta profesionalei arreta eskaintzeko berariaz prestatutako adituak dira. “Gure sukurtsalden bi herenek, handienek, mota honetako kudeatzaileak dituzte”, dio Borja Garatek, “ez baititugu produktuak eta zerbitzuak bakarrik eskaintzen, negozioen esparruko kudeaketa espezializatua baizik”. Une honetan 260 kudeatzaile daude dagoeneko LABORAL Kutxaren bulego-sarean zehar banatuta, norbere negozioak dituzten bezeroen esanetara.

Gaztenpresa eta 2014ko Ekintzailetza Plana ahaztu gabe

Autonomo eta profesionalentzako zerbitzuak ez dira dagoeneko autonomoak eta profesionalak diren bezeroekin hasten. Bizkaian, Gipuzkoan, Araban edo Nafarroan negozio berri bat abiarazteko helburuarekin autonomo izan nahi duten pertsonak ere hartzen ditu kontuan, horien adina edo lan-egoera dena dela. HorientzatGaztenpresa dugu, LABORAL Kutxaren Gizarte Esparruko ekimena; haren laguntzari esker 2.000 enpresa sortu dira azken 15 urteetan. Bere eginkizuna amaitutzat eman beharrean, Gaztenpresa inoiz baino aktiboago dago orain. Borjaren arabera, negozio berriak sortzeko orientazio- eta finantziazio-eskaerak izugarri areagotu dira azken hilabeteetan, eta horrek enpresa egiteko gogoa eta proiektuak eta ilusioa dituzten pertsonak daudela esan nahi du.

Horietako bat bazara, gure2014ko Ekintzailetza Plana ezagutzera animatzen zaitugu. Europako Inbertsio Funtsaren Progress Programaren esparruan, Estatuko handiena den eta Europako bigarren handiena den finantziazio-lerroa jarri dugu ekintzaileen eskura. Zure ideia definitzen lagunduko dizugu, negozio-plana egiten, paper kontuak bideratzen, dirulaguntzak bilatzen… Enpresa-ehunarekin lotuta jaio gara, eta horrela jarraitu nahi dugu: enplegua eta hura sortzeko prest dauden pertsonak babestuz.

Imagen: CC JD Hancock


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua