Programa “BALIOA SORTZEKO ERALDATZEN”

Programa “BALIOA SORTZEKO ERALDATZEN”

1 min.

Programa “BALIOA SORTZEKO ERALDATZEN”

Laboral Kutxak bezeroei ematen dizkien esperientziak hobetzeko etengabeko konpromisoan aurrera egiten jarraitzen du. Konpromiso horrekin bat etorriz, entitatea 2022an eta 2023an Mondragon Goi Eskola Politeknikoko DBZrekin elkarlanean aritu da BEZ X LAB proiektuan, eremuko azken aurrerapenak barne hartzen dituen eta profesionalek bezeroaren esperientzia diseinatu eta kudeatzeko gidatzat erabil dezaketen lan-esparru bat zehaztu eta garatzeko helburuarekin. 

BEZ X LAB proiektuko lan-esparruak modu integralean bateratzen ditu banku-sektoreko bezeroaren esperientziaren funtsezko alderdiak eta pertsonengan ardaztutako diseinuaren oinarriak. Halaber, Laboral Kutxako profesionalek beren bezeroentzako interakzio apartak diseinatu ahal izateko beharrezkoak diren tresnak, euskarriak eta baliabideak ematen ditu.

DBZrekiko lankidetzak BEZ X LAB proiektuaren aplikazio praktikoa ere barne hartu du, «Laboral Kutxako bezero gazteen (18 urtetik 30 urtera arteko bezeroen) ezagutza finantzarioa hobetzeko». Lortutako emaitzak etorkizun handikoak dira eta parte-hartzaile guztiek oso tresna erabilgarritzat jo dute lan-esparrua. 

Azkenik, aipagarria da proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso duela aukera-sorkuntza, balio diferentziala eta Gipuzkoako enpresa-ehunaren jasangarritasuna sustatzeko programaren esparruan.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Ekonomia