
SAKONDU programa: oso nazioartekotuta dauden eta aukera berriak ireki nahi dituzten enpresentzat
2018-09-24
SAKONDU programa: oso nazioartekotuta dauden eta aukera berriak ireki nahi dituzten enpresentzat
Kanpoko merkatuetan sartzeko aukera hobetu beharrean aurkitzen zara? Zure enpresaren lehiakortasun-kokapena gehitu nahi duzu? Eusko Jaurlaritzak Sakondu Programa atera du aurten lehendabiziko aldiz; hau da, enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekimena, haien jarduera komertziala sakonduta.
Interesatuta bazaude, eskaera urriaren 31ra bitarte aurkez dezakezu, baldin eta ondorengo baldintzak betetzen badituzu:
- Nazioartekotzeko plana indarrean edukitzea.
- Jarduera esportatzailea fakturazio osoaren %50a baino handiagoa izatea.
- Zure lehiakortasun-kokapena merkatu berrietan hobetu nahi izatea, horien fakturazioa guztira esportatutakoaren %10etik beherakoa bada.
- Euskal Autonomia Erkidegoan produkzio-instalazioa duten edo bertan kokatzen diren mikroenpresak eta/edo ETEak.
- Helmugako merkatuan lan egin ahal izateko beharrezko gastuak, betiere eskatzaileak egiaztatzen badu SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren nazioarteko sareak, edo, horren lekuan, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak zerbitzu hauek eskaintzea baztertu duela:
- Merkatuaren azterketa.
- Produktuaren edo enpresaren beraren homologazioak, enpresa kudeatzailearen zerbitzuak barne.
- Agente komertziala edo ordezkaria hautatzeko gastuak.
- Merkatuak aztertzeko eta/edo bezeroak izan daitezkeen enpresekin harremanetan jartzeko bidaiak.
- Alderantzizko eginkizunak.
- Sustapen-materiala, helmuga-merkatuko hizkuntza ofizialean. Ez da gazteleraz egindako materiala onartuko.
- Publizitatea: publizitatea sortzea eta sartzea komunikabide sektorialetan, helmuga-merkatuko hizkuntza ofizialean egina.
- Kanpoko azoketan parte hartzea stand propioarekin.
Enpresa onuradunentzako laguntzak onartutako gastuaren %30era bitartekoak izan daitezke, eta gehienez ere 20.000,00 eurokoak eskaera bakoitzeko.
Onuraduna elkarte sektoriala edo klusterraren dinamizatzailea bada, aipatu gehiengoa 25.000 eurokoa izango da.
Eskaera-epea
Urriaren 31ra bitarte edo aurrekontua agortu arte.
Nola lagun zaitzakegu LABORAL Kutxatik?
LABORAL Kutxan eta Partners Global Funding-ean jakin badakizu nazioartekotzea oso garrantzitsua dela enpresentzat. Hori dela-eta, zure eskura jarri dugu inprimaki txiki hau, gure adituen taldeak azter dezan zure enpresak laguntza-programa honetan sar daitekeen ala ez.
Bera, badakizu, zure esportazio-zenbatekoa %50etik gorakoa bada eta aukera berriak ireki nahi badituzu, SAKONDU zure diru-laguntza berria da!
Zein da zure erreakzioa?