START INNOVA SUMMIT EDUCA 2018

START INNOVA SUMMIT EDUCA 2018

1 min.

START INNOVA SUMMIT EDUCA 2018

Datorren martxoaren 6an, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak bere ateak irekiko ditu STARTinnova Summit-erako; hots, batxilergoa edo lanbide heziketako ikasketak egiten ari diren 16-17 urteko gazteen ekintzailetza sustatzeko programa, etorkizuneko ideia ekintzaileak garatzeko aukera paregabea izan dezaten.

Jardunaldia LABORAL Kutxak babesten du Gaztenpresa Fundazioaren bitartez, eta #EDUCA gune berezian, hezkuntza-arloko berrikuntzen adibide arrakastatsuenak erakusteaz gain, STARTinnova programa pedagogikoan parte hartzen duten neska-mutikoek beren esperientzia aitzindariak partekatuko dituzte gu guztiokin.

Jardunaldian, gainera, ekintzailetza hezkuntza-munduan adituak diren hizlariak izango dira; hala nola, David Calle, Telekomunikazioetako ingeniaria; Antonella Broglia, Zuzenbidean doktorea Modenako Unibertsitatearen eskutik; eta Silvia Sasot, arkitektoa eta hezkuntza-espazioen diseinuan espezializatua. Horietako bakoitzak beren esperientzien berri eman eta ekintzailetza-arloko hezkuntzak duen garrantziari buruzko pentsamenduak azalduko dituzte. Halaber, maila horretan hezkuntza-berrikuntza garrantzitsuenetariko batzuk berrikusiko ditugu.

EDUCA programaDeskarga ezazu programa eta jakin jardunaldian zer-nolako edukiak landuko diren 9:30etik 15:00etara bitarte. Parte hartu nahi duzu?

Ez egin planik martxoak 6 astearterako, eta eman izena hemen EDUCAren edizio berezi honetarako harik eta dena bete arte; jardunaldi osoa doakoa izango da. Aldaketa aldatuz erakusten da!


Zein da zure erreakzioa?