Start up-arentzat finantzaketa bilatzerakoan egiten diren akatsak eta asmatzeak
2016-10-20
Start up-arentzat finantzaketa bilatzerakoan egiten diren akatsak eta asmatzeak
Duela gutxi B Venturen- parte hartu dut, Espainiako start up-entzat egiten den inbertsio-foro handienean, izen bereko mahai-inguruan.
Jakina, LABORAL Kutxa bezalako ezarpen zabaleko bankuak arrisku-kapitaleko inbertsiogilearena ez bezalako ikuspuntua eskaintzen du. Ikuspuntua ezberdina eta osagarria da: zoriontsu izateko aukera handiak dituzten senar-emazteak bezala gara.
Hona hemen egin daitezkeen akats nagusiak:
- Finantzaketari gehiegi atxikita gelditzea; hau da, besten finantzaketarekin alderatuta kapital gutxi izatea.
- Informazioa gordetzea: konfiantza gabekorik ez du inork finantzatzen eta inork ez du konfiantzarik izaten gezurretan dabilenarekin edo gauzak kontatzen ez dituenarekin.
- Presa zoroa izatea: online maileguak ematen baditugu ere, start up bat finantzatzea ez da erraza, eta presa ekintzailearen etsaia da.
- Kea saltzea: bankariak oso zuhurrak gara, eta hazkunde izugarriko planak normalean ez ditugu sinesten; jakin badakigu oso gutxitan betetzen direla.
Eta asmatzeei dagokienez:
- Dibertsifikatzearekin finantzaketa lortzeko aukerak gehitzen dira eta arriskuak gutxitu.
- Aholkularitza: negozio-plan independentea eta profesionala egin behar da; LABORAL Kutxan Gaztenpresarekin egiten dugunaren antzera.
- Ona izan behar da eta horren itxura egin: pertsona aparta gai da erdipurdiko proiektua aurrera ateratzeko, baina ideia bikain bat ez da aurrera ateratzen pertsona nola-halakoa izanda.
- Agindutakoa bete behar da: gertaerak, konpromisoak,… eta ezin baduzu egin, irtenbideak eskaini; hots, B plana eduki behar da.
Beraz, ez duzu etsi behar. Eutsi goiari! Izan dezazula kemena aurrera jarraitzeko!
Zein da zure erreakzioa?