
STARTinnova Summit: berrikuntza, ekintzailetza eta startup-ak
2016-09-29
STARTinnova Summit: berrikuntza, ekintzailetza eta startup-ak
Datorren urriaren 11n, Donostiako Eureka Zientzia Museoan egingo da STARTinnova Summit izeneko lehen topaketa, eta, bertan, startup berritzaileak ezagutzeko aukera izateaz gain, enpresa handien munduarekin konektatu ahal izango dugu ekintzaileen bitartez.
Era horretan, bi gune garatuko dira: #START eta #EDUCA. Lehenengoan sendotutako enpresak bilduko dira eta bigarrenean indar handiko ekintzaileak, berrikuntzaren bidez bide berriak irekitzeko egindako borrokaren berri emango digutenak.
LABORAL Kutxak saioa babesten du, eta ordezkaritza izango du bi gune horietan. #STAR gunean Xabier Egibar egongo da, Negozio Garapeneko zuzendaria eta LABORAL Kutxako Zuzendaritza Batzordeko kidea; #EDUCA guneko mahai-inguruan, berriz, Marisa Truebak hartuko du parte, Ekintzailetzako aholkulariak eta Laboral Kutxak Gaztenpresa Programan Gipuzkoan duen koordinatzaileak.
STARTinnova sariak
Topaketan zehar, ekintzailetza babesten aritu diren pertsonak eta erakundeak sarituko dira; hots, hezkuntza, enpresa eta startup-ekin lotura dutenak. Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak, sariak banatzen parte hartuko du honako kategoria hauetan:
- Balio ekintzaileen garapenerako enpresa onena
- Urteko ekintzailea
- Bizitzan zehar izandako izpiritu ekintzailearentzako saria
- Hezkuntza Ekintzailearen alorreko jardunbide egokiena
- Ekintzailetzako hezkuntza-berrikuntzarekin loturiko irakaskuntza-ibilbide onena
Beraz, datorren urriaren 11rako (asteartea) eman ezazu izena hemen edozein gunetan (#EDUCA eta #START), betiere lekua izanez gero. Urriaren 10era bitarte eman dezakezu izena. Sarrera doakoa da!
Zein da zure erreakzioa?