Suitzak jarraitzen du herrialderik lehiakorrena izaten

Suitzak jarraitzen du herrialderik lehiakorrena izaten

2 min.

Suitzak jarraitzen du herrialderik lehiakorrena izaten

Munduko Ekonomia Foroak egindako Lehiakortasun orokorrari buruzko urteko txostenaren arabera, Suitza (5,81 puntu) beste behin munduko herrialde lehiakorrenen rankingaren buruan aurkitzen da, eta joera da hala izaten jarraitzea. Bigarren lekuan Singapur dago (5,72 puntu), eta AEB oso gertu du (5,70 puntu), hirugarren lekuan. Halaber, Holanda eta Suedia herrialde oso lehiakor bezala kokatzen dira eta etorkizunean gora egiteko ikuspegiekin.

Zer behar da lehiakorra izateko?

Munduko Ekonomia Foroak ondorengo faktoreak aipatzen ditu herrialde lehiakor izateko:

- Laugarren Industria Iraultzara egokitzea: Industriaren sektorea ekoizteko eredu berriak sortzen ari da smart data aplikatuaz eta fabrikazioa pertsonalizatuaz. 4.0 Industriak ezarritako erronkei aurre hartzen dietenak lehen postuetan egongo dira.

- Profil teknologiko berriak sartzea: Lehen mailako profil teknologikoak (Chief marketing & Technology officer, Chief digital officer,…) sartzen ari diren herrialdeak postuak igotzen ari dira.

- Hezkuntza indartzea, azpiegiturak hobetzea, osasun ona mantentzea eta diru-pizgarriak eskaintzea: Faktore horiek guztiek herrialde batek ongizatea izateaz gain, lehiakorra izatea ere bultzatzen dute.

- Nazioarteko merkataritzara irekitako ekonomiak: Herrialde baten hazkundea eta berrikuntza bultzatzen ditu faktore honek.

- Berrikuntzaren aldeko apustua egitea: Berritzen ez duten enpresak hilda badaude, berrikuntzaren aldeko apustua egiten ez duten herrialdeak ere bai. Garrantzitsua da enpresak proiektu berriak jorratzera, negozio-eredu berriak sortzeko ikertzera eta eraginkorragoak izateko irtenbideak bilatzera bultzatzea.

Nola bultzatu enpresak berrikuntzaren aldeko apustua egitera?

LABORAL Kutxak jakin badaki berrikuntzaren aldeko apustua egitea funtsezkoa dela enpresak lehiakorrak izan daitezen. Eta hori errazteko eta horien lehiakortasuna hobetzeko, MIK-ekin batera, compyte.eus erreminta garatu du; hain zuzen ere, online plataforma bat, zure enpresaren lehiakortasuna ez ezik, lehiaren aurrean duen egoera ere neurtzeko aukera ematen duena. Soilik 15 minutu beharko dituzu, eta emaitzak erakutsiko dizu zein alderdi indartzen jarraitu behar duzun eta lehiakortasuna hobetzeko zein beste alderdi aldatu behar duzun. David Sánchez Botek, MIK-eko zuzendari nagusiak, esaten du, compyte-ren bitartez jasotako informazioari esker, etorkizunera begira ezagutza berriak sortuko direla eta berrikuntzaren inguruan errezeta praktikoak zabaldu ahal izango direla, enpresak lehiakorragoak izatea laguntzearren.


Zein da zure erreakzioa?