Supermerkatuan aurrezten lagunduko diguten ekintzak

Supermerkatuan aurrezten lagunduko diguten ekintzak

4 min.

Supermerkatuan aurrezten lagunduko diguten ekintzak

Egoera ekonomiko zaila bizi izaten ari gara; gerrak, argindarraren eta gasaren tarifa altuek, material jakin batzuk garestitu izanak eta zerealak garraiatzeko sortu diren arazoek, besteak beste, erosketa-saskiaren prezioaren gorakada nabarmena eragin dute (% 15ekoa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundearen arabera). Egunero eragiten digu arazo horrek, eta irtenbidea aurkitu behar diogu, poltsikoan ahalik eta kalterik txikiena eragin diezagun. Gainean dugu Elikaduraren mundu eguna, munduan gosea amaitzeko helburuz ospatzen dena, eta gure eguneroko ekintzetan jasangarritasuna sustatzen duena, elikagai-hondakinak murriztuz eta elikadura osasungarri eta orekatu baten inguruko kontzientzia sortuz; egun hori dela eta, supermerkatura zoazenean aplika ditzakezun aholku batzuk prestatu ditugu.

 

Planifika ezazu menua aldez aurretik

Supermerkatura joan eta erosketa-zerrenda idatzi aurretik, asteko zure menua planifikatu behar duzu, osagaien erosketa antolatzeko. Horrela, tentazioak saihesteaz gain, errazagoa gertatuko zaizu dieta orekatu bat izatea.

 

Erabili erosketa-zerrenda

Produktu jakin bat edo presazko zerbait erostera ez bagoaz behintzat, beti egin behar duzu erosketa-zerrenda bat supermerkatura joan baino lehen. Asterako erabakitako menuaren arabera, zer behar dugun pentsatzeari minutu batzuk eskaini eta zer falta den ziurtatzeko armairuak eta tiraderak begiratuz gero, erosketa modu antolatuan eta ordenatuan egin ahal izango dugu.

Supermerkatuan erosterakoan, aurrez prestatu dugun zerrendari jarraitzen saiatu behar dugu, behar ez dugun produkturik eros ez dezagun. Erosketa online egitea ere ideia ona da, izan ere, zerrenda eginda baldin badugu, gure aurrekontua saskira egokitzen joan gaitezke, sortzen ari garen gastua ikusten goazen heinean.

Gaur egun, badaude gestio horiek egiten laguntzen diguten aplikazioak, eta hiru hauek bildu ditugu, zure zerrenda antolatzen lagun diezazuketenak:

  • Bring! Lista de compras: Android zein iOS sistemetan erabil daiteke.
  • ListonicAndroid zein iOS sistemetan erabil daiteke.
  • La lista de compraAndroid zein iOS sistemetan erabil daiteke.

Supermerkatuen aplikazioek ere eman ohi dute erosketa-zerrenda egiteko aukera, Eroski supermerkatuarenak, esaterako. Aplikazio hori ere Android zein iOS sistemetan erabil daiteke.

 

Aukera ezazu aurrezteko supermerkaturik onena

Supermerkatu merke batean, garestiagoa den beste batean baino 900 euro merkeagoa izatera irits daiteke erosketa-saski berdina. Non erosi aukeratzea funtsezko erabakia izan daiteke gure bizitzan, baita maila finantzarioan ere. Nola aukera dezakegu supermerkatu bat edo bestea? Askotan, inertziaz edo erosotasunak bultzatuta egiten dugu aukera; etxetik edo lantokitik hurbilen dugunera joaten gara, hori benetan komeni zaigun pentsatu ere egin gabe.

Gure ekonomiara ondoen egokitzen den supermerkatua aukeratu behar dugu. Supermerkatu batek eskaintza berezi asko izateak ez du esan nahi merkea denik, hobe baita prezio egonkor merkeagoak izatea, beti aurreztu dezagun.

 

Noiz erosi

Zure lanak horretarako aukera ematen badizu, behar bezala planifikatu behar duzu erosketa noiz egin. Ez da gauza bera arratsaldeko azkeneko orduan egitea, supermerkatua itxi baino pixka bat lehenago, eta larunbat goizean kotxez merkataritzagune handi batera joatea, hilabete osorako erosketa egitera.

Goiza da erosketa egiteko unerik onena, oraindik ez baita jende asko egoten. Horrela, apalak beteta egoten dira eta, erosi nahi dugun produkturik falta ez denez, ez dugu gure zerrendan aldaketak egin eta inprobisatu beharrik izango. Nolanahi ere, azken orduan joan beste erremediorik ez baduzu, baliteke horrek ere abantailaren bat izatea, eskaintzak aurkitu ahal izango baitituzu hurrengo egunean dagoeneko saldu ezingo diren produktu galkor jakin batzuetan. Eta gogora ezazu: ezinbestekoa da supermerkatura beti goserik gabe joatea, gutiziak saihesteko eta modu konpultsiboan ez erosteko.

Dirua aurrezteaz gain, denbora ere aurreztu nahi baduzu, ordaintzerakoan txartela edo LABORAL Kutxaren LK Pay aplikazioa erabil dezakezu, Mugikordainketa eta Bizum zerbitzuak batera eskaintzen dituena. Aplikazio horrekin, mugikorra hurbiltze hutsarekin ordaindu ahal izango duzu komertzio eta supermerkatuetan eta zure kontaktuei dirua bidal diezaiekezu, gastuak partekatzen ari bazara, adibidez.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Ekonomia