
Suspertzen ari diren bost herrialde garrantzitsuenak, han inbertitzeko, enpresa txiki edo ertaina baldin bazara
2018-01-25
Suspertzen ari diren bost herrialde garrantzitsuenak, han inbertitzeko, enpresa txiki edo ertaina baldin bazara
KOLONBIAErakargarritasun nagusiak:
- Inguruko beste herrialde batzuetara hedatzeko leku estrategikoan dago. Pazifikoko Aliantza sortu zuen.
- Egiturazko erreformak egin ditu, bere hazkunde-eredua lehiakorragoa izan dadin.
- Gerrillarekin bakea sinatu zenetik, atzerriko inbertitzaileek segurtasun handiagoa dute.
- Hazi egin da enplegu-sorkuntza
Zein sektoretan inbertitu
- Eraikuntzan,
- Garraio-azpiegituren kudeaketan
- Energian
- Ingurumenean
- Informazioaren teknologietan
- Telekomunikazioetan
BULGARIA (EB)Erakargarritasun nagusiak:
- Zerga-legeria erakargarria du Europar Batasuneko herrialdeentzako (sozietateen gaineko zergak % 10eko tasa finkoa du).
- Herrialdean ezarri nahi duten enpresei laguntzeko agentzia publikoen sarea du.
- Lursailak erosteko abantailak eskaintzen ditu, gizarte segurantzako kostuetarako abantailak eta finantza-laguntzak.
- Lan-kostuak lehiakorrak dira, eta lan-esku prestatua dauka.
- Merkataritza-harreman bikainak Errusia iparraldearekin eta Turkia hegoaldearekin.
Zein sektoretan inbertitu
- Teknologikoan (aukera handiak ditu).
- Industrian (Europar Batasunak sektore hori modernizatzeko funtsak bideratzen ditu, eta makineria erosteko abantailak eskaintzen ditu).
IRANErakargarritasun nagusiak:
- BPG hazkunde handiena duen inguruko herrialdea da, Ekialde Hurbileko bigarren ekonomia indartsuena duena.
- Azpiegiturak garatzeko fasean dago, 2016-2021 aldirako bosturteko planaren bitartez.
- Gure herrialdea bazkide estrategikoa da (zerga bikoizketa kentzeko aliantza sortu da. Iaz, 1.200 milioi eurokoak izan ziren gure herrialdearekiko elkartruke komertzialak).
- Aduanarik gabeko bi eremu ditu, eta askatasuna dute salgaiak sartzeko eta ateratzeko.
Zein sektoretan inbertitu
- Instalazio petrokimikoetan (Atzerriko enpresak erakartzen dituzte, eta azoka komertzialetara joatearen kostuak finantzatzen dituzte, bertako bazkideak aurkitzeko)
- Energia berriztagarrietan
- Uren tratamenduan
- Turismoan
BOLI KOSTAErakargarritasun nagusiak:
- 2011. urteaz geroztik, gobernu egonkorra du, hazkundearekin konprometituta dagoena
- Urte Anitzeko Garapen Planak martxan ditu 2020. urtera arte (44.500 milioi euroko aurrekontua zenbatesten da).
- Negozioak egiteko, ezinbestekoa da herrialdera bertara joatea, edo kontaktua gure herrialdera gonbidatzea.
Zein sektoretan inbertitu
- Azpiegituren eraikuntzan (garraioa, energia, ura eta saneamendua)
- Nekazaritzan
- Industrializazioan
- Turismoan
VIETNAMErakargarritasun nagusiak:
- Inbertsioa sustatzen ari dira, % 100 atzerriko kapitala duten enpresak ezartzeko
- Onura fiskal ugari dute, zonaren edo sektorearen arabera.
- Biztanleriaren hazkundea (biztanleen % 60 35 urtetik beherakoak dira)
- Merkataritza-hitzarmenak inguruko herrialdeekin
- Aurreikusten denez, 2018an sartuko da indarrean Europar Batasunarekiko merkataritza askeko tratatua
(Gaur egun dauden aduana-zerga handiak liberalizatuko dira).
Zein sektoretan inbertitu
- Industrian (nekazaritza eta abelazkuntzako mekanizazioa)
- Azpiegituretan (argindarra eta ura)
Informazio gehiago behar baduzu, kontsulta ezazu Espainiako Merkataritza Ganberaren webgunea; zure inbertsioak egin ditzakezun herrialdeei buruzko era guztietako datuak eta herrialde bakoitzaren exijentziak aurkituko dituzu webgune horretan.
Zein da zure erreakzioa?