Talentu ugari datuen kudeaketarekin enpresa-kasu arrakastatsuak ezagutzeko SEAk antolatutako jardunaldian
2019-12-11
Talentu ugari datuen kudeaketarekin enpresa-kasu arrakastatsuak ezagutzeko SEAk antolatutako jardunaldian
Pasa den ostegunean, azaroaren 29an, beste enpresa-topaketa bat egin zen Arrasaten, SEA-Empresas Alavesas taldeak antolatuta, enpresa ezberdinen erabilera eta kudeaketako arrakasta-kasu ezberdinak ezagutzeko helburuarekin. Horretarako, bertaratutakoak IKERLAN zentro teknologikoan nahiz LABORAL Kutxaren egoitzan izan ziren.
Estrategia datuen analisian eta kudeaketan oinarritzen duten enpresek abantaila lehiakorra dute sektoreko gainerako enpresen aurrean. Modu horretan, zuzendaritza-karguek errealitate hori egiaztatu ahal izan dute IKERLANera egindako lehen bisitan Marcelino Caballero zuzendariaren eskutik.
Era berean, IKERLANekoek zuzendariei datuek duten garrantzia helarazi zieten, puntako enpresek garatutako kasu praktiko ezberdinak erakutsiaz, eta era honetako zentro batek datuen eta enpresaren munduari nola balioa eman dezakeen ere ikusi ahal izan zuten horrekin batera.
Ondoren, zuzendariak LABORAL Kutxaren egoitzara joan ziren, eta, bertan, David Lopez Vicentek, David Chico Garcíak eta David Sanchez Botek datuen kudeaketan lan egiteko bi ikuspegi ezberdin azaldu zizkieten. Lehena litzateke LABORAL Kutxa bezalako finantza-erakundearen datuen erabilera aztertzea eta bigarrena FAGOR Arrasate bezalako enpresaren errentagarritasunean datuen kudeaketak duen inpaktua erakustea.
Jardunaldiari amaiera emateko, eztabaida-saioa egin zuten enpresa ezberdinetako parte-hartzaileen artean, eta, horrela, enpresa batek datuak aktibo moduan sartzea erabakitzen duenean negozio-eredua nola aldatzen den ikus ahal izan zuten ikuspuntu ezberdinetatik.
Zein da zure erreakzioa?