Txartel gorria haurren lanari kontzerturako zozketa

Txartel gorria haurren lanari kontzerturako zozketa

2 min.

Txartel gorria haurren lanari kontzerturako zozketa

Gogoko duzu musika klasikoa? Entzun nahi duzu Europako musikaren arloko abeslaririk paregabeenetako bat? Erantzuna baiezkoa bada, plan bat dugu zuretzat, milioika pertsonari laguntzeaz gain, gau on-on batez gozatzeko. Utziguzu esaten nola lortu hori, eta  hartu parte 10 sarreraren zozketan.

Txartel gorria haurren lanari kontzertua

Haurren lana: mundu osoko arazoa

Munduan 168 milioi haurrek dihardute lanean, eta erdiak baino gehiagok beren osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen duten jardueretan egiten dute lan: zoroetan, kaleetan, meatzeetan, lantegietan, fabriketan eta etxeetan. Datuok onartezinak dira,  kontuan hartzen badugu  lan egiteko adina duten 75 milioi gaztek lanik ez dutela.

Egoerari buelta emateko, Txartel gorria haurren lanari kanpaina jarri du martxan Lanaren Nazioarteko Erakundeak. Kanpainak barne du “Musika haurren lanaren aurka" ekimena. Besteak beste, ongintzako musika-emanaldiak egin nahi dira mundu osoan, eta Novia Salcedo Fundazioak dei horri erantzun dio. Ekainean sekulako kontzertua antolatuko du Bilbon. Ziurrenik GKE hori ezagutuko duzu, gazteak laneratzeko lanean 35 urte baitaramatza. Gainera, besteren batean ere hitz egin dugu GKE horri buruz, Pegasus programan parte hartu duelako. Nazioarteko ekimen handinahitsua da hori, eta Nazio Batuek 2016-2025 Gazteen Enpleguaren hamarkada izendatzea du helburu.

Baduzu zer egin ekainaren 19an?

Horrela ez bada, egin tarte bat zure agendan, izan ere, egun horretan, haurren lanaren aurkako eta gazteen enplegua sustatzearen aldeko Novia Salcedo Fundazioaren ongintzako kontzertua hartu du Bilboko Campos Eliseos Antzokiak. Gonbidatuta zaude. Bertan, honako hauek hartuko dute parte: Pilar Jurado sopranoak, kausa horren enbaxadoreak, Leioako Gazte Orkestrak eta Txikien Bilboko Abesbatzak. Sekulako kontzertua, hori eta gehiago merezi duen kausa bati laguntzeko.

Sarrerak 14 euro balio du, baina “zerogarren lerrorako” 50 euro eman dezakete, etortzerik ez duten arren, lagundu nahi dutenek.

Gainera, sare sozialak erabiltzen badituzue eta kontzertuarekin kolaboratu nahi baduzue, haurren lanaren aurka egiteko dirua biltze aldera, ekimena sare sozialetan hedatzen lagun diezagukezue, guk Twitter-en eta gure Facebook kontuaren bidez egiten dugun bezala.

Azkenik, sarrera bat eskuratu nahi duzuenok, zozketari itxaron gabe, edo “zerogarren lerroarekin” kolaboratu nahi duzuenok hemen egin dezakezue, Ticketea-ren bitartez. Horrek sarrerak salduz kolaboratzen du ekimenarekin, izan ere, ez ditu jaulkipen-gastuak kobratuko.


Zein da zure erreakzioa?