Udal-zergak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan

Udal-zergak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan

3 min.

Udal-zergak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan

Herritar guztiek, zergadunak garen heinean, nahitaez ordaindu behar ditugu zerga jakin batzuk, zerga zuzenei buruzko gure artikuluetan azaldu dugun moduan, gero osasunaren edo irakaskuntzaren gisako zerbitzu publikoez gozatu ahal izateko.Zerga horien alderdirik ezagunena udal-zergak izango dira seguru asko. Zerga horiek udalerri bakoitzaren araberakoak dira eta Udalak arduratzen dira horien bilketa egiteaz. Udalerri bakoitzak hainbat tasa ditu; ezagunenak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), bide publikoa erabiltzeagatiko tasak (tabernetako terrazei dagozkienak, esaterako) edo taxi-baimenak dira; baina badira horren ezagunak ez diren beste batzuk ere, hala nola, udal WIFI sareak erabiltzeagatiko tasak eta gazteentzako lokal bat irekitzeagatiko tasa, esaterako.Orain udal-zerga garrantzitsuenetan jarriko dugu arreta, horiek udalerri guztietako biztanleak zergapetzen baitituzte.Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (EJZ)Zerga hori jarduera enpresarial, profesional edo artistikoak gauzatzeagatik aplikatzen da. Oro har, zerga hori egoera askotan salbuesten da eta, arau orokor gisa, ez da ordainketarik egin behar izaten, baina udal-araudi bakoitza berrikusi behar da hori berresteko.Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)Etxebizitza edo garaje baten jabeak bagara, adibidez, OHZ ordaindu beharko dugu urtero. Higiezin baten jabetza edo haren gaineko eskubide errealaren titulartasuna zergapetzen duen zerga da. Udalerrian kokatuta dauden landa- edo hiri-izaerako higiezin guztiei eragiten die. “Kontribuzio-zerga” edo “katastro” ere deitzen zaio.Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko ZergaZerga hori ordaindu beharko dugu eraikuntza, instalazio edo obraren bat egin nahi badugu eta, horretarako, obra- edo hirigintza-lizentzia bat behar badugu. Hori da, esaterako, eraikuntza berriko obren, lehendik dauden instalazioak handitzeko obren edo eraikinen egituran eragiten duten lanen kasua.Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga“Gainbalio” ere deitzen zaion zerga honek lursail batek izan duen balio-gehikuntza zergapetzen du, pertsona bat pisu, lokal edo lursail baten jabea izan den bitartean. Jabetza eskualdatzen denean likidatzen da, salerosketa (saltzaileak ordaindu behar du, ez erosleak) edo herentzia kasuetan, adibidez.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga“Zirkulazio-zerga” gisa da ezaguna. Urtero ordaintzen da eta bide publikoetan zirkulatzeko gai diren ibilgailuen titulartasuna zergapetzen du, ibilgailu mota eta kategoria edozein dela ere, Zirkulazio Baimenean ageri den helbidea kasuan kasuko udalerriari dagokionean.

Zergen araudia eta xehetasunak 4 hiriburu horietan:

Lau hiriburu horietakoren batean bizi bazara, jarraian udalerri bakoitzeko web-orrien estekak jaso ditugu ahalik eta informazio gehien izan dezazun.Zergak BilbonZergak DonostianZergak GasteizenZergak Iruñean


Zein da zure erreakzioa?