Urria: Irabazi 200 euro gure AurrezKlik &… zozketan, gidatzean aurrezteko zure ideien truke

Urria: Irabazi 200 euro gure AurrezKlik &… zozketan, gidatzean aurrezteko zure ideien truke

2 min.

Urria: Irabazi 200 euro gure AurrezKlik &… zozketan, gidatzean aurrezteko zure ideien truke

Argi dago automobil kontuan aurrezteko modurik onena gure ibilgailua albo batera utzi eta garraio publikoa erabiltzea dela, baina aukera hori eskura ez dugunean, nola aurrez dezakegu? Galdera hori bota dugu urrian, gure AurrezKlik &… kontuaren lehiaketan.

Ondo dakizunez, kontu hori gure produktu izarretako bat da, aukera ematen baitu aurrezteko askotariko helburuak aukeratzeko, izena jartzeko eta aldizkako aurrezpenak finkatzeko, edota tresna grafikoak erabiltzeko, hori guztia online eta komisiorik gabe. Konturik ez baduzu kontrata ezazu orain gure Online Bankan, eta parte hartu urriko lehiaketan. Irabazleetako bat bazara 200 euro sartuko dizkizugu kontuan. Hiru sari daude jokoan, eta parte hartzea oso erraza da. Aurrezteko ideiak helarazi behar dizkiguzu, besterik ez.

Inprimaki honen bidez, esaguzu zer egiten duzun zure ibilgailua gidatzean gutxiago gastatzeko. Gure sare sozialetan emango ditugu jakitera hiru irabazleen izenak. Horietako bat bazara, zurekin harremanetan jarriko gara eta dirua zure AurrezKlik &… kontuan sartuko dizugu. Gainera, zure parte-hartzea eskertze aldera, autoa gidatzean aurrezteko gogokoen ditugun trikimailuak azalduko dizkizugu.

Irabazteko aukera gehiago izan nahi baduzu, partekatu lehiaketa sareetan

Nahi duzu urrian zozkatuko ditugun 200 euroak irabazteko aukera gehiago izan? Oso erraza da. Partekatu #aurreztekoideiak sustapena inprimakitik bertatik, eta parte hartzeko txartel gehiago eskuratuko dituzu, bost gehienez. Irabazlea bazara, zure izena hemen argitaratu eta sare sozialetan ohartarazteaz gain, zurekin harremanetan jarriko gara LABORAL Kutxatik. Oraingoan irabazi ez baduzu, ez kezkatu. Zozketa hilero egingo dugu, abuztuan izan ezik, eta, urrian zorterik izan ez baduzu, azaroan egongo gara berriro.

Eta ez ahaztu gure trikimailuak!

Azeleratu gabe abiaraztea motorra, lehenbailehen bigarren martxara aldatzea, azeleratzean biraketa-abiadura kontrolatzea, aldapan behera martxa luzeak erabiltzea eta ez ralentia, eta aire girotua piztea leihoak zabaldu beharrean. Horiek autoa gidatzean aurrezteko gure aholkuetako batzuk dira. Baina baditugu gehiago ere, eta aholkuen taula honetan ikus ditzakezu. Aprobetxa itzazu eta konta iezazkiguzu zeureak; 200 euro irabaz ditzakezu!

Aholku Aurreztu Gidatu


Zein da zure erreakzioa?