Voestalpinek Txemi Cantera 2017 Saria jaso du

Voestalpinek Txemi Cantera 2017 Saria jaso du

1 min.

Voestalpinek Txemi Cantera 2017 Saria jaso du

"Txemi Cantera" Gizarte Ekonomiako Nazioarteko Saria urtero ematen du Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea den ASLEk, eta, aurten, Austriako Voestalpine, One Step Ahead enpresari eman dio gizarte-ekonomia babesteagatik eta sustatzeagatik.

Saria Bilbon eman du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburua den María Jesús San Josék; sailburuak oso positibotzat jo du enpresa honek egiten duen lana Gizarte Ekonomiaren arloan Europako erreferentea baita. Munduan zehar 500 konpainia ditu taldeak, eta 50.000 pertsonari ematen die enplegua.

Sariak, beste urte batez ere, LABORAL Kutxaren babesa jasotzen du, eta horren helburua da mundu osoko pertsonak, enpresak eta instituzioak saritzea, gizarte ekonomia defendatu eta sustatzeagatik.

Ildo horretan, María Jesús San Josék ekitaldian nabarmendu nahi izan du haren Sailak aurten 4 milioi euro inguru jarri dituela Euskadin Gizarte Ekonomiaren ehuna erraztearren.  Voestalpine-ri buruzko informazio gehiago

Austriako enpresaren ezaugarri nagusia da langileek dutela kapitalaren %14,6a, eta bigarren akziodun garrantzitsuena direla.

Enpresak eta sindikatuek elkarrekin sortutako proiektuaren barnean, enpresaren filosofia gardentasunean eta lankidetzan oinarritzen da. Akzioen partaidetza sustatzen dute taldearen enpresa guztietan, eta jada 26.000 langiletik gora akziodunak dira. Enpresa Europan eta munduan bereizten da duen erantzukizun sozialarengatik.


Zein da zure erreakzioa?