Zenbat kostatzen da bakarrik bizitzea?

Zenbat kostatzen da bakarrik bizitzea?

4 min.

Zenbat kostatzen da bakarrik bizitzea?

Alokairuaren edo hipotekaren kuotaren ordainketa, gure kontsumoen hileko ordainagiriak, elikadura, ... Guztiok gure eguneroko bizitzan geure gain hartu behar ditugun gastuetako batzuk baino ez dira horiek, baina argi dago gastu handiagoa ordaindu behar dutela bakarrik bizi diren pertsonek.

Gastuak pertsonako

Estatistika Institutu Nazionalaren (EIN) datuen arabera, Espainian 14 milioi ezkongabe baino gehiago daude, eta 4,7 milioi pertsona bakarrik bizi dira. Gastu guztiak berek bakarrik ordaindu behar dituzte. Horrek esan nahi du bikotekidea duen pertsona batek baino 5.000-8.500 euro gutxiagorekin amaituko dutela urtea.

Kalkuluen arabera, hilean batez beste 1.500 € behar dira Espainian bakarrik bizitzeko, eta zenbateko hori aldatu egiten da bizi garen lekuaren arabera. Izan ere, EINen arabera, kide bakarra duten etxeetan pertsonako batez besteko gastua 19.250 €-tik gorakoa izan zen 2021ean, eta pertsona bakoitzeko batez besteko gastua, berriz, 14.200 €-koa izan zen, etxeko kideen kopurua edozein izanda ere.

Eta datuari autonomia-erkidegoen arabera erreparatzen badiogu, 2. lekuan dago Euskal Autonomia Erkidegoa, Madrilen atzetik, pertsonako gastu-maila handieneko autonomia-erkidego gisa (22.042 € 2021ean); Nafarroa laugarren lekuan dago, pertsonako 20.832 €-ko gastuarekin batez beste; eta autonomia-erkidego merkeena, berriz, Gaztela-Mantxa da, pertsonako batez besteko gastua 15.250 €-koa baita han.

AUTONOMIA-ERKIDEGOA

2021

Madrilgo Erkidegoa

22.680,43

Euskadi

22.042,57

Katalunia

21.946,48

Nafarroako Foru Komunitatea

20.832,94

Aragoi

19.955,33

Balear Uharteak

19.037,42

Kantabria

18.424,30

Kanariak

18.247,73

Galizia

17.798,55

Valentziako Erkidegoa

17.766,42

Asturiasko Printzerria

17.721,18

Andaluzia

17.414,83

Gaztela eta Leon

17.330,72

Errioxa

16.555,15

Extremadura

16.334,14

Murtziako Eskualdea

16.124,72

Gazteka - Mantxa

15.250,73

Estatuko batez bestekoa

19.254,45

 

Zertan gastatzen dugu diru hori guztia?

  • Alokairua edo hipoteka ordaintzen. Zalantzarik gabe, horixe da gastu nagusia. Guztizko gastuaren % 43,9 hartzen du. Urtean, batez beste, 8.500 € inguru estatu mailan.
  • Elikaduran. Elikadurak guztizko gastuaren % 14,2 hartzen du. Urtean 3.000 € baino gehiago Euskadin, hori bai, batez bestekoa da; beraz, gauza guztietan bezala, zure elikadura-gustuen araberakoa izango da benetako gastua.
  • Garraioan. Diru gehien kontsumitzen duen hirugarren partida da. Guztizko gastuaren % 8,2 da, batez beste.
  • Altzarietan eta dekorazioan. Etxetresna elektrikoak eta etxeko altzariak ere ordaindu beharreko gastuak izaten dira, guztizko gastuaren % 4,4.
  • Osasuna. Guztizko gastuaren % 4ra iristen da osasun-arloko gastua, hau da, pertsona batek urtean 760 € baino gehiago gastatzen ditu osasun pribatuan.

 

 

% guztizko gastuarekiko

Batez besteko gastua Espainian

(eurotan)

Euskadin

(eurotan)

Guztizko gastua

% 100,0

19.254

22.042

Etxebizitza

% 43,9

8.454

9.678

Elikadura

% 14,2

2.741

3.138

Garraioa

% 8,2

1.578

1.806

Bestelakoak

% 7,5

1.437

1.645

Jatetxeak eta hotelak

% 6,2

1.194

1.367

Altzariak

% 4,4

855

979

Osasuna

% 4,0

765

876

Aisialdia eta kultura

% 3,7

705

807

Komunikazioak

% 3,3

629

721

Jantziak eta oinetakoak

% 2,9

562

644

Edariak

% 1,4

278

319

Irakaskuntza

% 0,3

56

64

 

Aurrekontu pertsonalaren garrantzia eta norbere burua babesteko irtenbideak

Aurrekontu pertsonala egiteak lagunduko digu hilaren amaieran zer finantza-emaitza izango dugun jakiten, eta, hala, jakin ahal izango dugu, halaber, epe luzeko bizi-helburuetan pentsatzeko aurreztu ahal izango ote dugun, hala nola, gure erretiroa ekonomikoki prestatzea eta etorkizuneko gure pentsioa osatzea, zahartzaro lasaia eta ezustekorik gabea ziurta dezagun.

Aurrezki batzuk izatea eta aseguratuta egotea inoiz ez dago soberan, eta are gehiago, ikusitakoa ikusita, bakarrik bizi bazara. Beti lagunduko dizute, dagozkizun laguntza eta prestazio publikoen osagarri gisa, estualdi batetik ateratzen edo gerta litekeen egoera txarren bat hobeto jasaten.

 

LABORAL Kutxan aholkularitza berezia eskura dezakezu aseguruen arloan zuretzako irtenbiderik onena diseinatzeko.


Zein da zure erreakzioa?