Zenbateko aberastasuna sortzen du ekonomia sozialak?

Zenbateko aberastasuna sortzen du ekonomia sozialak?

2 min.

Zenbateko aberastasuna sortzen du ekonomia sozialak?

Ekonomia Sozialaren barnean sartzen dira abian jarri dituztenentzat nahiz gizartearentzat oro har onuragarriak izan nahi duten enpresak. Gaur egun, enpresen %15a baino gehiagok eta 14,5 milioi herritarrek egiten dute lan Ekonomia Sozialaren sektorean; hau da, Europar Batasuneko biztanleria aktiboaren %6,5 inguru. Espainian, 42.929 enpresa aurkitzen dira Ekonomia Sozialeko Espainiako Enpresa Konfederazioan (CEPES), eta guztira 2.219.733 enplegu sortzen dute, lan-merkatuaren %12,5. Gainera, CEPESek 150.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu, eta BPGd-aren %12a osatzen du. Jakin dezagun zeintzuk diren ekonomia sozialean biltzen diren enpresak.

Enpresa sozial motak:

- Langileek sortutakoak eta kudeatutakoak.

- Langileen plantillek berreskuratutako enpresak (Espainia da langileek berriz abian jarritako enpresa gehien dituen Europako herrialdea; 75 enpresa inguru urtero).

- Kontsumo eta produkzioko kooperatibak, energia elektrikoa, Interneterako konexioa, banku etikoa,… eskaintzen dutenak.

Kooperatiba ekonomia solidarioaren funtsezko forma da, funtzionamendua honako hauek bezalako balioetan oinarritzen baitute: norberaren kudeaketa, elkarrekiko laguntza, berdintasuna, demokrazia, solidaritate ekonomikoa eta gizartearekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa. Alegia, ekonomia sozialaren oinarri dira printzipio horiek. Espainian, 22.000 kooperatiba daude, eta kalkulatzen da krisian zehar 190.000 lanpostu sortzen lagundu dutela. 

Kooperatiba-ereduak:

- Lanekoak (elkarrekin lan egiteko bildu diren pertsonak).

- Zerbitzuetakoak (nekazaritzako kooperatibak), kontsumokoak (merkeago erosteko elkartu diren kontsumitzaileak).

- Integralak (Ekonomia solidarioaren sarea, eredu kapitalista alde batera utzita ekoizteko, erosteko, lan egiteko eta aurrezteko aukera ematen duena).

Kreditu-kooperatibak, LABORAL Kutxaren antzera, herritarren aurrezkia bideratzeko eta enplegua sortzen duten kooperatiba industrial eta nekazaritzako kooperatiba berriak garatzea finantzatzeko sortu ziren. Nola jakin LABORAL Kutxa kooperatiba dela? Ikusi infografia honetan.

Ekonomia sozialean oinarritutako beste era bateko erakundeak:

- Fundazioak

- Jarduera ekonomikoak burutzen dituzten elkarteak

- Lan-sozietateak

Euskadin, egun, 659 lan-sozietate daude, iaz baino 143 gehiago; hots, 6648 langile finko eta enpresen jabe. Gehienak Euskadiko Lan Sozietateen Elkartekoak dira (ASLE). 1991. urtean, Txemi Cantera Ekonomia Sozialeko Nazioarteko Saria sortu zuen erakundeak, eta LABORAL Kutxa babesleetariko bat da.

Sariak ekonomia soziala osatzen duten printzipioak defendatzen laguntzen duten pertsonak edo erakundeak bereizten ditu: parte-hartzea, demokrazia eta solidaritatea. Sariak ASLEko kolaboratzailea eta Lan Sozietateen lehen sustatzaileetariko bat izandakoaren izena du: José Miguel Cantera Sojo.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Enpresa estrategia