Zer da PSD2? Ez, ez da bideojokoa

Zer da PSD2? Ez, ez da bideojokoa

1 min.

Zer da PSD2? Ez, ez da bideojokoa

Urtarrilean indarrean sartu zen PSD2 Europako ordainketa-zerbitzuen inguruko zuzentaraua. Zuzentarau horri eta datuak babesteko erregelamendu berriari esker, Europar Batasunaren barnean ordainketak egitea seguruagoa da, eta kontsumitzaileen eskubideak ere indartu dira.

PSD2 zuzentarauaren helburuak

- Legezko oinarriak garatzea, EB barruan ordainketa elektronikoak egiteko hobeto integratutako merkatua erraztearren.

- Arau osoak ezartzea nazioarteko ordainketak (EB barruan) herrialde bakar bateko ordainketak bezain errazak, eraginkorrak eta seguruak izan daitezen.

- Eurotan ordainketak egiteko Eremu bakarrerako (SEPA) beharrezko legezko plataforma ematea.

- Parte-hartzaile berriei ordainketak egiteko merkatuak irekitzea; horrela, lehia handiagoa, eskaintza handiagoa eta prezio hobeak izango dituzte kontsumitzaileek.

Araudiaren bitartez, Internet bidezko ordainketa-zerbitzu berriak nahiz ordainketa mugikorrak hobeto erregulatu nahi dira.

Bezeroentzako onurak PSD2 aplikatu ondoren PSD2ari esker, bermeak gehitu eta bezeroen eskubideak indartzen dira:

- Bezeroak erantzukizun gutxiago izango du berak baimendu gabeko 50 eta 150 euro arteko ordainketen kasuan.

- Baldintzarik gabe itzuliko dira zuzeneko zorrak eurotan.

- Kreditu-txartela erabiltzearen edo kontsumitzailearen zorraren gaineko  errekarguak kenduko dira.

- Segurtasuneko baldintza zorrotzak ezarriko dira ordainketa elektronikoak egiteko eta kontsumitzaileen finantza-datuak babesteko, autentifikazio segurua bermatuaz eta iruzur-arriskua murriztuaz.

- Gardentasuna ordainketa-zerbitzuetarako informazio-baldintzetan.

 


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Finantza kudeaketa